Skip to main content

“Zertarako balio du historiako aurrekonturik handienak izateak, bizitzea merezi duten bizitza duinak bermatzen ez badira?”

Joanes Fiel bozeramaileak ohartarazi du bizitza prekarioak saihesteko, “jasangarria eta kalitatezkoa den lana demokratizatu behar dugu, eta zainketen ekonomia, eta kalitatezko osasuna eta hezkuntza publikoa erabili”

Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkurak 2022ko foru aurrekontuak baliozkotzat jo ditu, herritarren beharrei erantzuten ez dieten arren. Elkarrekin Podemos IUk salatu du kontu publikoek ez dietela beharrezko estaldura ekonomikoa ematen bazterketa egoeran egon litezkeen herritarrei, eta, gainera, ez dela konpromisorik hartzen “pertsona horiek bizitzea merezi duten bizitza duinak bermatzeko”.

“Bizitza duinak prekarioak ez diren bizitzak dira, bizitzea merezi duten bizitzak. Bizitza duinak izateko, pertsonek egunero behar dituzten baldintza materialak kontuan hartu behar ditugu”, adierazi dio Joanes Fiel koalizioko bozeramaileak Foru Gobernuari osoko bilkuran.

“Zertarako balio dute Diputazio honen historiako aurrekonturik altuenek, baldin eta gure zerbitzu publikoen alde, bazterketa-arriskuan dauden pertsonen alde eta gipuzkoarren alde lan egiten ez badugu ?”, galdetu du Fielek, eta ohartarazi du “bizitza prekarioak saihesteko lan jasangarria eta kalitatezkoa demokratizatu behar dugula, eta zaintzen ekonomia eta kalitatezko hezkuntza eta osasun publikoa behar direla”.

Bere esku-hartzean, Elkarrekin Gipuzkoako bozeramaileak gaitzetsi du EAJk eta PSEk eratzen duten foru gobernuak “pertsonak baliabide gisa ikusten dituela, haien ezagutza, balioa, gaitasuna eta bizitzak baloratu gabe”. “Gatazka dute Gipuzkoako giza kapitalarekin. Ez dira gai langileekin duten harremana kudeatzeko, ez dutelako harreman hori balio gisa ikusten, kexatu gabe obeditu behar dituzten tresnatzat hartzen dituzte eta gainera, ematen ari zaien aukeragatik esker ona adierazi behar dietela uste dute. Ez zaie gustatzen langileek beren eskubideak aldarrikatzea, eta langileak azpikontratatzen direnean, ez dituzte defendatzen”, kritikatu du.

Ildo horretan, egoitzetako langileen adibideak aipatu ditu, hala nola lan-baldintzak duinak ahalbidetzeari sistematikoki uko egiten dion Foru Aldundiaren jarrera. Lan prekarioak dir, eta bitartekoak egoera kezkagarrian daude Foru Gobernuak langilemultzo finkoak bermatzeko izan duen interes eskasagatik, Lan Eskaintza Publikoak ez baitira bertan behera utzi lege berria onartzen den bitartean, langileek eskatu duten bezala.

Era berean, Izte Gipuzkoako Administrazio Publikoko zerbitzu informatikoen sozietatean gertatzen dena aipatu du. Izan ere, hitzarmenik gabe jarraitzen dute; adibidez, lanpostu batek bost lan-eskala mota eduki  ezake, oso egoera xelebrea da ongi erakusten da “Aldundiaren giza kapitalaren kudeaketa kaskarra” dela.

Gipuzkoako desberdintasunaren hazkunde handian ere eragin zuzena izan du, duela 25 urteko mailan baitago. Ildo horretan,Fielek ohartarazi du kalteberatasun-egoerak eragina duela Gipuzkoako biztanleen %5,1ari, hau da, 36.000 pertsonari baino gehiagori. Hori da errealitatea, eta, hala eta guztiz ere, koalizioko bozeramaileak salatu du ezinezkoa dela “aurrekontuek planteatzen dituzten proiektu estrategikoak pandemiaren aurreko berberak izatea, pandemiak aldatu egin gaitulako; beraz, lehentasunak ezin dira berdinak izan”.

Arantza González batzarkideak, bere aldetik, kontuak errefusatu ditu “gehien dituenari mesede egiten dion fiskalitate bidegabe batean oinarritzeagatik” eta gastuek ez dutelako “sektore publikoa indartzeko” balio, baizik eta sektore pribatua indartzeko. Bere hitzaldian, aurrekontu proiektuari aurkeztutako 116 zuzenketetako batzuk aletu ditu, 42 milioi euroko zenbatekokoak, berdintasunaren, ekologismoaren, birgaitze energetikoaren, mugikortasunaren edo gazteriaren arloetan.

Horren harira, gogora ekarri du Elkarrekin Gipuzkoak 114.000 euroko hamar zuzenketa partzial adostu dituela Foru Gobernuarekin, aniztasunean oinarritutako bizikidetzaprogrametarako eta memoria historikoa berreskuratzeko partidak handitzeko, bai eta zurrumurruen aurkako Zas, SOS Arrazakeria edo Itsas Salbamendu Humanitarioa proiektuetarako laguntzak handitzeko ere. Halaber, zuzenketak hitzartu dira Mendekotasun Legearen prestazioetatik eratorritako familia-inguruneko eta arreta pertsonaleko zainketak areagotzeko, eta pertsonak beren etxeetan zaintzeko udal proiektuak finantzatzeko.

Aurrekontuak atzera bota arren, Elkarrekin Gipuzkoak defendatzen du zuzenketa horien inguruko akordioak erakusten duela gu prest gaudela zerbitzu publikoak eta pertsona behartsuenen bizitza hobetzeko hitz egiteko

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input