Skip to main content

Gazteak

Hauxe da aldaketaren alde diharduten gazteen topagunea, herrialdearen etorkizuna eraikitzeko organizatu diren gazteena. Ikasteko eta hausnartzeko gune bat, gure eguneroko errealitateko txoko bakoitzean gazteek parte hartzeko guneak hedatzeko eta bultzatzeko xedea duena.

Gure herriarekin egon behar dugu gazteentzat eskubiderik eza agerian geratzen den lekuetan: lantokietan, institutu eta fakultateetan, auzoetan eta aisialdirako guneetan, analisia eta ekintza kolektiboa ahalbidetuz, bizitza duina arlo zehatzetik defendatzeko.

Helburu horrekin, printzipio politiko eta antolamenduzko oinarri komunak ezarri ditugu, funtsezkotzat jotzen ditugun bost ardatz hartzen ditugu lan egiten hasteko:

  • Feminismoak eta LGTBI
  • Ikasleen mugimendua
  • Antolamendua eta hedapena
  • Herri mugimendua
  • Komunikazioa eta sareak

    Manifestua

    Bizitzea egokitu zaigun une historikoaren jakitun, gazteok ez dugu amore ematen. Aldaketa politikoa bultzatzen jarraitzen dugu, amesten dugun herrialdea lortzeko, non inork ez duen berriro gure bizitzei buruz erabakiko, gu kontuan hartu gabe. Horregatik, manifestu hau argitaratu dugu:

    Egin ezazu bat gazteekin

    Aurrerapauso bat emateko unea da, gorrotoa eta morrontza besterik eskaintzen ez dutenen aurrean duintasunaren eta alaitasunaren bandera altxatzeko unea. Orain gure ahotsak batu behar ditugu, gure artean hitz egin, eta gazte izatea zer den eta gure nahiak eta problematikak zeintzuk diren beste batzuek definitzea saihestu.

    Horregatik guztiagatik, urratsa eman nahi baduzu, inprimaki honetan inskribatu ahal zara. Zatoz gurekin!

    Recibe nuestros newsletters

    Invalid Input
    Invalid Input