Balioak

M15 mugimenduari lotuta sortu ginen euskal indar politiko progresista gara, gizartea eraldatzeko tresna izateko helburua duena. Ekintza politikoaren bidean eta erakundeetatik egiten den lanean sinesten dugu jendearen bizi-baldintzak benetan hobetzeko.

Gurea proiektu inklusiboa da, inor soberan ez duena eta batu egiten duena, zubiak eraikitzen eta sentsibilitateak hurbiltzen dituena, eta loturak sortzen dituena Euskadin eta Euskaditik kanpo ere bai. Podemos Ahal Dugu-k berez duen aniztasunetik aberasten da alderdiaren proiektu komuna, eta herri mugimendu bat finkatzearen aldeko apustu irmoa egiten du, klase popularrentzako bizitza duina hobetu eta bermatzearen alde borrokatzen duena.

Aldaketarekin bat egin nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, konpromisoaren eta elkarrekiko babesaren kulturarekin bat etorriz.

Horizontean: errepublika feminista, plurinazionala eta solidarioa.

ERALDATZAILEAK

Euskal ezker eraldatzailearen ordezkariak gara, gizartea eraldatzeko beharrean sinesten dugulako, patriarkala ez den gizarte baterako kultura-aldaketan, eta pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia berrian. Eraldatzea pertsonentzako benetako hobekuntza eraginkorrak ekarriko dituzten neurriak praktikan jartzea da.

FEMINISTAK

Uste osoa dugu feminismoa demokraziaren, berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren sinonimoa dela. Konpromiso sendoa hartzen dugu ideia feministak eta genero-ikuspegia politika publiko guztietan ager daitezen.

EKOLOGISTAK

Gurea horizonte berdea eta iraunkorra da. Planeta berreskuratu behar dugu, eta klima aldaketaren aurka eta energia berriztagarrien eta teknologia berdeen ekoizpenaren alde egiten dugu, amore eman gabe.

JUSTIZIA ETA BERDINTASUNA

Hobea den herrialde bat modu integralean bere gain hartzen duen justizian oinarritzen da: laneko justizian, justizia fiskalean, lurraldeko justizian eta justizia sozialean. Eta berdintasunik gabe ez dago justiziarik. Berdinzaleagoa den gizarte baten alde lan egiten dugu.

PARTE-HARTZEA ETA LANKIDETZA

Gizarte zibiletik sortu ginen eta gizarte zibilarekin kontatzen dugu. Gurea proiektu kolektiboa da, partaidetzakoa eta kooperatiboa, loturak eta afektuak lantzen dituena.

POLITIKA ERAIKITZAILEA

Politika erabilgarrian, eraginkorrean eta eraikitzailean sinesten du Podemos Ahal Dugu-k: negoziazioaren eta akordioaren bidez, pertsonen egunerokoan ekintza zehatzak errealitateetan eta hobekuntzetan gauzatzen dituen politikan.

UDALGINTZA

Hurbileko politika, egunerokoa, auzokoa, udal politika dira gure proiektuaren ardatzak. Hurbileko demokraziaren aldeko apustua egiten dugu.

MULTINAZIONALTASUNA

Hainbat nazioek osatutako nazio baten parte gara, eta eraikuntza kolektiboko lurralde antolamenduaren eredu berri bat eskatzen dugu: elkarbizitzarako proiektu bat, zeinetan lurralde guztiek beren lekua duten eta Estatua den esparru komun horrekiko loturak ezartzea ahalbidetzen den.

PARADIGMAREN ALDAKETAREN ALDE

Euskal politikagintzan paradigma aldaketa bat lortu nahi dugu: ez dugu onartu nahi indarrean dagoen herri eredua iraunaraztea, hain zuzen ere elite pribilegiatuei mesede egiten dien eta neoliberalismoan oinarrututa dagoen eredua.

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU