Elkarrekin indartsuagoak gara. Aurrera egiten jarraitzen dugu, etorkizun bidezkoagoa, iraunkorragoa eta feministagoa eraikitzeko.

Bat egin nahi baduzu eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, zure datuak eman diezazkigukezu eta zurekin harremanetan jarriko gara prozesuarekin laguntzeko. Batzeko unea da!

 

Egin ezazu bat!

  • Home
  • Har ezazu parte

Inskriba zaitez Podemos Ahal Dugu-n

Har ezazu parte Podemos Ahal Dugu-n!

Podemos Ahal Dugu-ren aldaketa proiektuarekiko konpromisoan parte hartu nahi baduzu, gure erakundean izena ematera gonbidatzen zaitugu.

Ez du inolako kosturik, eta inskribatuta zaudenez, honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Estatuko eta autonomia erkidegoetako herri batzarretan parte hartzea, Podemosen organo erabakitzaileetan.
  • Erakundean, edozein mailatan egiten diren herri-kontsulta garrantzitsuetan parte hartzea.
  • Kargu publikoetarako hautagai izateko hauteskunde zerrendak aukeratzea, hauteskunde primario irekien bidez.
  • Alderdiak hartutako erabakien berri izango duzu, eta zuk zeuk parte har dezakezu erabaki horietan.
  • Aldizka buletinak jasoko dituzu gure jarduerari, ekitaldiei, topaketei eta abarri buruzko informazio guztiarekin.
  • Aurrez aurre eta online parte hartzeko hainbat modu izango dituzu eskura: lantalde tematikoak, prestakuntzak, hauteskunde-kanpainetako lankidetzak eta bestelako jarduera publikoak eta barnekoak.

Eta har ezazu kontuan Podemosen militanteak direla erakundea tokiko mailan zuzentzeaz arduratzen direnak, Zirkuluetako Sareetan ere parte hartuz. Horregatik, Podemos Ahal Dugu elkarrekin eraikitzeko inplikazio handiagoa nahi baduzu, behin izena emanda, ez izan zalantzarik urrats bat harago emateko eta eman ezazu izena militante gisa.

Eman ezazu izena talde tematiko batean

Badakigu zeintzuk diren gure lehentasunak: axola duten gauzetan lan egitea, gure eguneroko bizitzan gugan eragina duten gai horiexetan.

Horregatik, Podemos Ahal Dugu-ren Herritar Kontseilu Autonomikoa hainbat lan arlotan antolatzen da eta hauek dira lehentasun horiei erantzuten dieten gaiak: Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza, Ingurumena, Ekonomia eta Enplegua, Feminismoak, Kultura, Hizkuntza Politika, Giza Eskubideak eta Memoria, Animalien Eskubideak…

Zure interesen, esperientziaren edo prestakuntzaren arabera, gure edozein lantalde tematikotan parte har dezakezu, ideiak eta argudioak proposatuz eta zure ezagutza partekatuz. Zure iritziak eta zure ekarpenak garrantzitsuak dira!

Sareen taldea

Badakigu zein garrantzitsuak diren bitarteko digitalak eta sare sozialak gaur egun komunikatzeko. Herri-partaidetza ahalbidetzeko tresna bikaina ere badira. Horregatik, Podemos Ahal Dugu-k komunikazio digitaleko profesional-talde zabal bat izateaz gain, ekintza talde birtual bat du sareetan, non militanteak eta gure proiektuko kide diren inskribatuak partaide diren.

Parte hartzeko bide hau interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik eta eman ezazu izena gure sareen talde birtualean!

Eman izena gure aldizkaria jasotzeko

Podemos Ahal Dugu-k Lur Morea argitaratzen du, multimedia edukiak biltzen dituen hilabetekari digitala, gure proiektuaren bizitzari eta garapenari eragiten dioten artikuluak eta kronikak, bideoak, barneko eta kanpoko informazioak biltzen dituena, eta, oro har, kezkatzen gaituzten gai sozialen eta Podemos Ahal Dugu-ren, Zirkuluen albisteak eta erakundeetan egiten den parte-hartzearen gainekoak, estatu mailakoak, autonomia mailakoak, foru mailakoak eta udal mailakoak.

Hilero "Lur Morea" jaso nahi baduzu zure postan, nahikoa da inprimaki honetaz baliatzea eskaera egiteko.

Talentuen bankua

Podemos Ahal Dugu M15etik sortu zen, jender ugarik ekarri zuen partaidetzako eta kolektiboko izaeraz, energiaz, aldaketarako grinaz, ideiez, talentuaz. Izaera horri eusten diogu, gizarte zibilarekin eta herritarren talentuarekin kontatzen jarraitzeko borondate horrekin, lanean eta eguneroko ahaleginean etengabe beren balioa erakusten duten pertsonekin.

Podemos Ahal Dugu-n ere zuen talentuarekin kontatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik eraiki dugu Talentuen Bankua, gure erakundean lan egiteko aukera zabaltzeko ere balio duen bitartekoa, zuei buruz, zuen trebetasunei, gaitasunei, esperientziei eta prestakuntzei buruz gehiago jakin ahal izateko.

Gure Talentu Bankuan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau.

Prestakuntzak eta jarduerak

Podemos Ahal Dugu erakunde dinamikoa eta aktiboa da. Filosofia horri eusteko, ekintza, informazioa eta prestakuntza ezinbestekoak direla uste dugu.

Etengabe antolatzen ditugu solasaldiak, hitzaldiak, topaketak, ikastaroak, tailerrak, informazio mahaiak, gosariak, kaleko ekintzak, eta gure militanteei eta inskribatuei irekitako jarduera ugari, etengabe mugitzen eta birziklatzen gaituztenak, gure proiektuaren asmo eraldatzailearekinbat etorriz.

Gure ekintzen, prestakuntzen eta jardueren berri izan nahi baduzu, eta horietan parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu honako formulario hau.

Hurbil zaitez eta ezagutu gaitzazu

Podemos Ahal Dugu-n parte hartzen hasteko modurik onena da zu hurbiltzea gure udal taldeetara eta zuzenean elkar ezagutzea.