Gure proiektu kolektiboa eratzen duen jendeaz finantzatzen da Podemos Ahal Dugu.
Lankidetza-ekonomiaren balioetan oinarritutako finantzaketa-tresna berritzaileak eta parte-hartzaileak garatzearen aldeko apustua egiten dugu, hala nola lankidetzak, crowdfunding-ak eta mikrokredituak.
Gainera, Podemos Ahal Dugu-k ordainsari-politika bidezkoagoa erabiltzen du, gure printzipioekin eta ordezkatzen ditugun pertsonekiko hurbiltasun handienarekin bat datorrena.
Podemos Ahal Dugu-n soldatak mugatzen zaizkie gure hautetsi guztiei, gobernuetako kideei, izendatutakoei, aholkulariei. Beren soldataren ehuneko bat ematen diote erakundeari, progresibotasunaren irizpidearen arabera: gehien irabazten duenak gehiago ematen du.