Skip to main content

Ekintzara pasatu

Politikak ez du zerikusirik zarata eta ikuskizun mediatikoarekin

Iturri publikoak instalatzea, zuhaitzak landatzea, eserleku bat edo hamar jartzea plaza batean edo kaleak argitzea erabaki politikoak dira. Askotan entzuten diot norbaiti politika ez zaiola interesatzen esaten, bost axola zaiola. Hala ere, erabaki politikoek gure egunerokotasuna baldintzatzen dute. Eraiki nahi ditugun udalerri motekin du zerikusia. Durango atsegin bat nahi dugun, hirian bizi diren pertsonak eroso eta abegikor senti daitezen, edo, aitzitik, Durango desatsegin bat nahi dugun, non negozio egitea garrantzitsuagoa den bertako biztanleak baino.

Pertsonok hirirako eskubidea dugu, sozializatzeko, manifestatzeko, bizi-proiektuak gauzatzeko. Eskubide hori aldarrikatu behar dugu EAJren ereduaren aurrean. Eredu hori goi-tentsioko lineetan, adreiluan, zabortegietan eta azpiegituretan oinarritzen da, eta hutsik daude, haietan eskaintzen ziren zerbitzuak desegin dituztelako.

Podemosen izateko arrazoia gure auzokideentzat bizitza hobeak defendatzea da. Norbaitek zerbitzu publikoen alde borrokatzen duen bakoitzean, gure izateko arrazoia defendatzen ari da. Publikotasuna defendatzea demokrazia indartzea eta justizia sozialean aurrera egitea delako. Hala ere, publikotasunaren defentsa hori ez da nahikoa lantokietan edo tabernetako barran geratzen dena, instutizioetan ere defendatu behar baita. Izan ere, Podemosek Udal batean, Bizkaiko Batzar Nagusietan edo Eusko Legebiltzarrean ekimen bat erregistratzen duen bakoitzean, jendeak behar eta merezi duen ortzi-muga marrazten da.

Podemos jendearengandik jaio zen, kaletik, gutxi batzuen pribilegioen aurka ahotsa altxatzen zuten plazetatik, murrizketa sozialen aurka, eta bizitza duinen alde. Instituzioetatik helburu berberen alde borrokatzen jarraitzen dugu, eta behin eta berriz esaten dugu auzotarrok garela gure udalerriari eragiten dioten erabakiak hartu behar dituztenak. Gure ideiak bateratzeko antolatu behar dugu geure burua, eta elkarrekin lan egin bizitzeko modu berrien eraikuntzan, non zerbitzuak publifikatu ahal izango ditugun, mundu guztiarentzat eskuragarri izan daitezen eta zerbitzu publikoetako langileek lan-baldintza hobeak izan ditzaten. Izan ere, beti ez da nahikoa izaten arrazoia edukitzea; batzuetan, helburuen alde egiteko ekintzara pasatu behar da. Eta hori politika egitea da.

Hiriek eta herriek jendeak bizi nahi duen leku atseginak izaten jarraitu behar dute. Horren alde egin behar dugu borroka. Erresistentzia horretan dago udal-politikaren garrantzia, gure udalerriak nahi dugun leku hori bihurtzeko eskubidea. Hori politika da. Horrek ez du zerikusirik zarata mediatikoarekin, ezta egunetik egunera klase politikoaren zati handi batekiko desafekzio eta arbuio handiagoa sortzen ari den ikuskizunarekin ere.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input