Skip to main content

“Jendearen bizitza hobetzeko politika guztiak martxan jartzea da nire helburua”

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU, Alianza Verde koalizioaren hautagaitzaren zerrenda aurkeztu du David Hernandezek

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU Alianza Verde koalizioaren Durangoko alkategai David Hernandezek aurkeztu du hurrengo udal-hauteskundeetan hautagaitza osatuko duen taldea.

“Nire helburua hauteskunde hauetan gobernatzea da, jendearen bizitza hobetzeko politika guztiak martxan jartzeko”, adierazi du. “Durangoren etorkizunaz pentsatzen dudanean, non biztanle bakoitzak eskubide eta aukera berberak benetan bermatuta izango dituen hiri batean pentsatzen dut, betiere norberaren jatorria, aurpegiko ezaugarriak edo azalaren tonua, generoa eta identitate sexuala kontuan hartu gabe. Gure hiriko biztanle bakoitzak Durango bere etxea dela senti dezan lortu nahi dut”, azaldu du Hernandezek. “Horretarako, pertsona bikainez osatutako talde handi bat daukat, lantalde oso langile eta inplikatua, Durangok behar duen etorkizuneko proiektua garatzeko buru-belarri arituko dena”, adierazi du.

Koalizioaren kezketako bat zerbitzu publikoak dira. Hain zuzen ere, duela zenbait urte Durangon anbulantzia medikalizatu bat eskatzeko sinadura-bilketaren bultzatzaile Ana Fernández dago zerrendako bigarren irteera-postuan. EHUn lan-harremanetan diplomatua, Fernandezek publikora begira lan egin du eta herritarren arazoak ezagutzen ditu. “Urteetan administrazio publikoaren harresien aurka borrokatu ondoren”, aurrerapauso bat ematea erabaki du “sistema barrutik aldatzeko”.

Miguel Fernández da lantaldeko beste kidea bat, 2014an Durangoko Podemosen zirkulua osatu zuten lehen pertsonetako bat. Gaur egun erretiroa hartuta dagoen arren, bere bizitzan zehar hainbat sektoretan lan egin du: berogailu-instalazioko teknikaria izan da; zerbitzaria (barra-burua), barra amerikarreko eta gela-zerbitzuko arduraduna; dj-a eta soinu-kabinako burua eta diskoteka mugikor bateko arduraduna; perkusio-fanfarre bateko kidea; musika-banaketako eta marketin digitaleko enpresa bateko enpresaburua; eta, azken urteotan, estanpazio-prentsetako langilea.

Eskubide-berdintasuna
Zerrendako laugarren postuan Marisol Carrasco dago. Ekuadorren jaioa, 12 urte daramatza Durangon bizitzen. Gaur egun, sukaldari gisa lan egiten du, baita garbiketaren eta zaintzaren sektoreetan ere. Lan-prekarietatea lehen pertsonan ezagutu du, eta migratutako pertsonek askotan jasan behar izaten dute prekarietate hori. Horregatik, herritarren arazoez jabetuta, aurrera pauso bat eman eta hauteskundeetan parte hartzea erabaki du, jendearen bizitza hobetu ahal izateko.

Dario Castrok modu aktiboan dihardu politikan, eskubide-berdintasunaren alde eta desberdintasun guztien aurka borrokatu ahal izateko. Duela 24 urte Kolonbiatik Euskadira iritsi zenetik, galdaketan aritu da, hainbat tailerretan langile espezialista gisa.

Gladys Esperanza Cardozak ia bizitzaren erdia darama Euskadin. Nikaraguatik iritsi zenean, zaintza-lanetan aritu zen. Ondoren, feminizatutako eta prekarizatutako beste lanpostu batzuetatik igaro zen, hala nola supermerkatuko kutxazainetik edo garbiketaren sektoretik. Gaur egun, automobilgintzako fabrika batean egiten du lan. Emakume langile eta ausarta honek Durango bidezkoagoa eraikitzeko bidean taldean lan egiteko aurrerapausoa ematea erabaki duena.

Hautagaitza bultzatzen

Zerrenda Isa Gonzalez eta Miren Gorrotxategi parlamentari durangarrek ixten dute. Horrela, David Hernández buru duen hautagaitzari babesa adierazi diote.


Zerrenda osoa:

David Hernández Andrés
Ana Belén Fernández Uribe Echevarría (Independiente)
Miguel Fernández Marcos
Tránsito Marisol Carrasco Carpio (Independiente)
Darío Antonio Castro Cardona
Gladys Esperanza Cardoza Lagos (Independiente)
Paul Arza Gorrochategi (Independiente)
Verónica Espinosa Basabe
Bryan Galeano Hernández (Independiente)
María Mercedes Apolinar Zuñiga
Pedro Ruiz Fernández
Ainhoa Álvarez Valle
Francisco Javier García García
Inmaculada Concepción Escudero González
Jon Imanol Aramberri Gómez
Mónica González Rodríguez
Gregorio Nos Ugalde (Independiente)
María Esmeralda García Corella
Diego Lago Cives
Isabel González Rodríguez
Miren Edurne Gorrochategui Azurmendi

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input