Skip to main content

Elkarrekin Podemos-IUk Durangalderako anbulantzia medikalizatu baten beharra dagoela adierazi dio Eusko Jaurlaritzari

Eskualdean Asistentzia Garraio Medikalizatua ezartzeko informazio eskaera erregistratu du koalizioak Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar-taldeak informazio-eskaera bat erregistratu du Eusko Jaurlaritzari zuzenduta, Durangalden anbulantzia medikalizatu bat ezartzeko beharrari buruzkoa. Kritikoki gaixorik dauden eta bizitza euskarria behar duten pazienteak lekualdatzeko erantzun aurreratuko esku-hartze espezifikoko unitatea da eskatu dena.

Eskualdetik hurbilen dagoen ezaugarri horietako unitatea Gernikan dago. Distantzia dela eta, laguntza aurreratu hori behar duten paziente askok ez dute behar bezala jasotzen, eta egoera dramatikoak gertatzen dira.

2015. urtean, herritarren ekimen batek sinadura bilketa bat bultzatu zuen Durangon anbulantzia medikalizatu bat ezartzeko. 2.000 sinadura aurkeztu ziren Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, 8 urte geroago, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, erantzunik gabe jarraitzen du.

Durangaldeko osasun-arretak okerrera egin duenez, Elkarrekin Podemos-IUk, Eusko Legebiltzarrean garatzen ari den beste eskaera eta ekimen batzuekin batera, eskualdean anbulantzia medikalizatu baten beharrari buruzko informazio-eskaera hau erregistratu du:

- 2022ko urtarriletik gaur egun arte Durangaldeko pazienteekin anbulantzia medikalizatuan egindako lekualdatzeen kopurua.

- Lekualdatze horietako bakoitzean igarotako denbora, pazienteak laguntza behar duenetik helmugako osasun-zentrora iritsi arte.

- Zein asmo duen Eusko Jaurlaritzak Durangaldean anbulantzia medikalizatu baten zuzkidura egiteko.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input