Skip to main content

“Eusko Jaurlaritza ez da ezer egiten ari Durangaldeko usain txarrei aurre egiteko”

Elkarrekin Podemos-IUk egindako galderen erantzuna jaso ostean, Jaurlaritzaren ekintza falta salatu du Podemos - Ahal Dugu Durangaldeak

Joan den azaroan, Elkarrekin Podemos-IUk hainbat galdera erregistratu zizkion Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, Durangaldeko usain txarrak zirela eta. Orain, erantzuna iritsi da, eta horrek ez ditu konbentzitzen ez talde parlamentarioa ez Podemosen eskualdeko zirkulua.

“Berriro ere, planen eta araudien zerrenda amaigabea atera digute, funtsean ezer egiten ari ez direla esateko”, adierazi du Podemos Durangaldeak. “Ez dira inolako neurririk hartzen ari, ezta inolako ekintzarik egiten ere. Durangoko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lantalde bat dagoela esatera mugatzen dira, baina Jaurlaritzak ez du inolako konpromisorik inolako neurririk hartzeko”, azaldu du. “Eusko Jaurlaritza ez da ezer egiten ari Durangaldeko usain txarrei aurre egiteko, eta hori da emandako erantzunak islatzen duena”, ohartarazi du.

Podemos - Ahal Duguren eskualdeko zirkuluak gogorarazi duenez, “udalerriek usain txarren fokua identifikatzeko eta kutsadura odorifikoaren arloko ordenantzak egiteko gaitasuna duten arren, jarduteko gaitasun oso mugatua dute”.

Bestalde, Jaurlaritzak, bere erantzunean, “aitzakitzat jartzen du arazo horri buruzko araudi espezifikorik ez egoteak ez duela errazten ingurumen-faktore horren kudeaketa”. Podemos - Ahal Dugu Durangaldeak azpimarratu duenez, “araudirik ezak ezin du Gobernuaren ekintzarik eza ekarri arazo honen aurrean”, Miren Gorrotxategi Legebiltzarreko bozeramaileak azaroan azaldu zuen bezala, ekimena erregistratzean.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input