Podemos kalera aterako da durangarren proposamenak jasotzeko, hauteskunde programa parte-hartzaileak egiteko xedeaz
Ostiralean informazio mahai bat jarriko da Durangon, herritarrei eta gizarte zibilari entzuteko eta euren ideiak jasotzeko; horrela, guztion artean, “merezi duzun udalerria lortzeko”
Podemos Durangok informazio mahai bat jarriko du datorren ostiralean duarngarren proposamenak jasotzeko, maiatzeko udal- eta foru-bozetarako hauteskunde programetan sartzeko. “Partaidetzako programak” izeneko jardunaldia Durangora iritsiko da, herritarrei eta gizarte zibilari entzuteko, haien kezkak ezagutzeko eta haien beharrei arreta emateko, haien arazo eta eskaerei irtenbide eraginkorrak eskaintzeko. 16.30etatik aurrera, Andra Mariko Arkupean, egongo da mahaia.
Kaleko ekintza hau hainbat herritan errepikatuko da, eta parte hartuko dute Podemos Euskadiren zirkuluek, militantziak, alderdian kargu organikoak eta instituzionalak dutenek eta udal- eta foru-hauteskundeetarako hautagaiek, auzotarrekin beren kezkei buruz hitz egiteko eta beraien herria, hiria, eskualdea eta lurraldea hobetzeko proposamenen berri izateko.
Mahaietan hautestontziak jarriko dira herritarren proposamenak jasotzeko, eta aztertu egingo dira hauteskunde-programetan sartu ahal izateko.
Herritarren proposamenak kalean jasotzeko jardunaldia Podemos Euskadik abian jarritako kanpainaren barruan kokatzen da, gizarte zibilaren eta herritarren eskutik hauteskunde programa parte-hartzaileak abian jartzeko. Ekimen horren barruan kokatzen da Podemos Euskadiren proposamen nagusiak zehazten dituen liburuxka bat postontzietan banatzea, udal-politika atseginagoa, oparoagoa eta jasangarriagoa lortzeko. Bertan, herritarrak animatzen dira QR kode baten edo helbide elektroniko baten bidez, beraien proposamenak bidal ditzaten batzarretarako, eta guztien artean, “merezi duzun udalerria lortzeko”.
Podemos Euskadik oso argi dauka, herritarren ideiak batuta, hiri bizigarriagoa lor daitekeela, auzoak konektatuta eta berdegune gehiagorekin, jasangarritasuna, irisgarritasuna sustatzen dituena eta puntu kritikoak ezabatzen dituen. Jendearen proposamenak elkarttuta, bidezkoagoa den hiria lor daiteke, non zerbitzu publikoak edo kalitatezko enplegua eskuratzea ez den pribilegio bat.
Guztion artean bat eginez gero, hiri demokratikoagoa lor daiteke, herritarrek beren burua erakundeetan ordezkatuta ikusten duten, gardentasunean eta herritarren benetako partaidetzan oinarritutako kudeaketatik abiatuta. Elkarrekin bat eginez, azken batean, helburu hau lor daiteke:
guztientzako hiriak eraikitzea, non haurren, gazteen eta haien adinekoen alde jardungo den, eta zaintzari lehentasuna emango zaion.
Horregatik, Podemos Euskadik datorren ostiralean informazio mahaietara hurbilzeko deia egiten die herritarrei, proposamenak hautestontzietan uzteko.
PODEMOS Ahal Dugu