“Ez daukagu eskubide osoz dagokigun osasun-egoera”
Alfonso Arroyo, Sabina Mendez, David Hernandez eta Joseba Andoni Fernandez, Abadiñoko, Berrizko, Durangoko eta Elorrioko Elkarrekin Podemos-IU-Alianza Verde koalizioko alkategaiak, hurrenez hurren, Eusko Legebiltzarrean izan dira gaur, Isa Gonzalez legebiltzarkide durangarrari babesa eskaintzeko Durangaldeko osasun egoerari buruzko eztabaidan.
Elkarrekin Podemos-IUk taldearen ekimenez adostutako azterlana egiteko eskatu du osoko bilkuran gaur, duela urtebete baino gehiago, Eusko Jaurlaritza eskualdeko osasun-zentroetako langileekin eta gizarte-eragileekin biltzea, ez mankomunitatearekin bakarrik. Azterketa hori hilabeteko epean aurkezteko ere eskatu du. Ekimena ez da aurrera atera. EAJk eta PSE-EEk azterketa amaitzeko konpromisoa hartu dute bakarrik, baina datarik gabe, nahiz eta iaztik amaituta egon beharko lukeen. “Durangaldeko eta Lea Artibaiko 120.000 bizilagunek desberdintasun nabaria dute, eskualde horietan ez baitugu bermatuta eskubide osoz dagokigun osasun-egoera”, azaldu du tribunatik Isa Gonzalezek.
Eztabaida amaitzean, hautagaiek balorazioa egin dute. “Ezeztatu arren, argi dago Osakidetza desegiten ari dela. Herritarrek badakite Durangok eskaintzen dituen zerbitzuak azken 5 urteetan gero eta gutxiago direla”, adierazi du David Hernandezek Atziker Ikergunearen inkestako datuei erreferentzia eginez. “Durangarren kezka nagusietako bat osasun-egoera da. Galdetutako pertsonen ia %60k uste dute nahiko txarra edo oso txarra dela aurrez aurreko hitzordu medikoaren zerbitzua, eta erdiek baino gehiagok uste dute medikuak eta erizainak urriak direla eta gehiago behar direla”, azaldu du Durangoko hautagaiak.
Abadiñoko hautagaiak hau salatu du: “Abadiñon eskualdeko gainerako udalerrietako osasun gabezia berberak pairatzen ari dira”. Alfonso Arroyok adierazi duenez, “premiazkoa da pediatria zerbitzua egunero izatea Matienan”. “Durangaldeak hobekuntzak behar ditu osasun-arretan, hala nola anbulantzia medikalizatua behar du, hil edo biziko larrialdietan babestuko baikaitu, eta pediatriako larrialdiak, 24 orduz. Hauek herritarren eskaera ugarien adibide batzuk baino ez dira”, adierazi du.
Sabina Mendezek ondokoa ekarri du gogora: “irailean informazio-paper bat zegoen Berrizko anbulatorioaren atean, eta bertan esaten zen larrialdiko kasuak bakarrik artatuko zirela, plantillan dauden hiru medikuetatik bakarra zegoelako”. “Joan den astean, zita eskatzeko deitzean, larrialdiak bakarrik artatzen zituztela esan ziguten, doktorea ez zegoelako eta bere pazienteak beste kontsulta batzuetara bideratu behar zituztela”, azaldu du. “Ez dira kasu isolatuak, hau Durangaldeko zentro mediko guztietan gertatzen ari da”, adierazi du hautagai berriztarrak.
Joseba Andoni Fernandezek Elorriotik Gurutzetako ospitalera joateko “gobidapena” luzatu dio Sagarduiri. Sailburuak azken kontrol saioan esan zuen Durangaldetik 15 minutu behar direla Galdakaoko ospitalera joateko eta 20 minutu Gurutzetako ospitalera. “Gurutzetara joateko, non pediatriako larrialdiak artatzen diren, Elorriotik 40 minutu baino gehiago behar dira autoz, ordainpeko autobide bidez. Garraio publikoan joan behar izanez gero, garraio ezberdinak konbinatu behar dira eta ibilbidearen iraupena hirukoiztu egiten da”, azaldu du. Era berean, Mikel Arruabarrena legebiltzarkideak kritikatu du EAJren Elorrioko alkategaia honek esan duelako bere udalerritik Galdakaora 25 minutu behar direla. “azpimarratu behar da eta hori ahal dela autobide on bat dagoelako”.
PODEMOS Ahal Dugu