Skip to main content

Podemos Durangok LGTBI bankuetan agertutako nazien esbastikarekin egindako pintadak salatzen ditu

Alderdi politikoak eremu guztietan berdintasunaren alde lanean jarraituko du eta ez du horrelako jarrerarik onartuko herrian

Gaur gauean nazien esbastikarekiko pintadak agertu dira LGTBI banderaren koloreak zituen bankuan. Era berean, trans banderarekin margotutako eserlekuan ere tatxoiak agertu dira.

Podemos Durangok Ibaizabal parkean dagoen altzari publikoan egindako sinbologia naziko pintadak salatu nahi ditu. Banku horrek eraso ugari jasaten dituzten kolektiboen borrokak ohoratzen ditu. Oldar horien erakusle da, bart pintada horien bitartez, LGTBI kolektiboari egindako erasoa.

Podemos Durangok ez du onartuko horrelako jarrerarik izatea gure hirian. Arlo guztietan berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu, LGTBIfobiarik gabeko hiri bat izan dezagun. Inor ez dago horrelako irainetatik libre, are gutxiago LGTBI kolektiboa, horren aldarrikapenak eta errealitateak talde askoren helburu baitira, bereziki ultraeskuinarena.

Podemos Durangon argi dugu pintada horien helburua LGTBI kolektiboko kideei beldurra eragitea dela. Horregatik, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Aurrean izango gaituzte.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input