Skip to main content

Zerga turistikoaren tasa maximoa proposatu du Elkarrekin Podemosek bai etxe turistikoetarako eta bai bost izarreko hoteletarako

Elkarrekin Podemosek maximora igotzea planteatzen du, 6,50 euro egonaldiko, establezimendu horietarako, eta zergarekin bildutako diruak itzulkin sozial argi eta gardena izan dezala aldarrikatu du Gasteizerako

"Bisitatzen digutenentzat erakargarria izaten segi dezan nahi dugu, baina bertan bizi garenontzat bizitzeko egokia izan dadila ere bai. Hori dela eta, nahi dugu zerga progresiboa eta erantzukidea izan dadila, kontuan har dezala ostatuen gaitasun ekonomikoa eta segurta dezala hortik sartuko den dirua Gasteiz hobetzeko erabiltzen dela", esan du Garbiñe Ruizek

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztu dizkio Zerga Ordenantzaren proiektuari, horrek arautzen du-eta Turismo Egonaldien Zerga. Helburua da izaera progresiboa eta iraunkorra areagotzea eta hiriak itzulkin soziala jasotzea.

Proposamenen artean, Elkarrekin Podemosek planteatzen du bost izarreko hotelek edo pareko kategoria dutenek 6,50 euroko tasa maximoa izatea egonaldi unitate bakoitzeko. Koalizioaren ustez, gaitasun ekonomikoa ostatu turistikoaren kategoriei lotuta, irizpide progresiboak eta erantzukideak aplika daitezke zerga arloko eginahala hobeto banatzeko.

Horrez gain, Elkarrekin Podemosek proposatzen du 6,50 euroko tasa maximoa aplikatzea erabilera turistikoa duten etxeei, bai osorik lagatzen direnean eta bai gelakako erabilera turistikoa ematen zaienean. Kasu horretan, zuzenketak kontuan hartzen du zer-nolako intzidentzia izan dezakeen ostatu eredu horrek etxebizitzen aukeren aldetik etxebizitzen krisia dagoen testuinguru honetan.

Zerga tasaren moldaketekin batera, Podemosek planteatzen du ordenantzari artikulu bat gaineratzea itzulkin sozialaren eta gardentasunaren aldetik. Helburua da zergaren bidez lortutako diru sarrerekin hiriko zerbitzuak hobetzen laguntzea, eta jarduketa jakinetara bideratzea gizarteko zenbait alor indartzeko, hala nola iraunkortasuna, bizi kalitatea, bizikidetza, espazio publikoaren kontserbazio eta hobekuntza, ondarearen babesa eta balioan jartzea eta turismo inpaktuaren arintzea.

Amaitzeko, berriz, proposatzen da udalak gardentasun ariketa bat sustatzea: zenbat diru biltzen den azaltzea, zein den zergaren helburua eta diru hori nola itzuliko zaion hiriari. "Turismoak hiriaren eta bertan bizi garenon ongizatean lagundu behar du. Hori dela eta, nahi dugu zerga progresiboa eta erantzukidea izan dadila, kontuan har dezala ostatuen gaitasun ekonomikoa eta berma dezala hortik sartuko den dirua Gasteiz hobetzeko erabiliko dela. Era berean, gardena izan dadila nahi dugu, herritarrek jakin dezaten zenbat bilatzen den eta zertarako erabiliko den", esan du Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak, Garbiñe Ruizek.

Elkarrekin Podemosen ustez, tresna erantzukidea eta iraunkorra izan behar du turismo egonaldien zergak, eta lagundu behar du turismoaren beraren kalitatea indartzen eta aldi berean hiri osorako itzulkin efektiboa sorrarazten. "Bisitatzen digutenentzat erakargarria izaten segi dezan nahi dugu, baina bertan bizi garenontzat bizitzeko egokia izan dadila ere bai", azpimarratu du Ruizek.

Podemosen ustez, oso inportantea da bildutakoa izatea turismo jarduerak duen inpaktuaren parte bat konpentsatzeko, baliabideak politika jakinetara bideratuta, hala nola bizikidetza, espazio publikoa, ondarea eta herritarren bizi kalitatea. 

 PODEMOS Ahal Dugu

17 Iraila 2026

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input