Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioak ez dio eman EAJk energiaren sektorean ate birakariekin duen inplikazioari buruzko informaziorik Unidas Podemoseko euskal taldeari
Argudiatu du bateragarritasun prozedurak izapidetzean “ez dela datu ideologikoei edo alderdi politikoetako afiliazioari buruzko informaziorik eskatzen”, eta Interes Gatazken Bulegoak goi mailako kargudunen 17 bateragarritasun eskaera ukatu dituela besterik ez duela adierazten
Gobernuak uko egin dio EAJk energiaren sektorean ate birakariekin duen inplikazioari buruzko informazioa emateari, Unidas Podemosen euskal taldeak Kongresuan egindako interpelazioari erantzunez. Interpelazioaren xedea alderdi nazionalistak sektorearen oligopolioarekin duen lotura zehatz-mehatz ezagutzea izanik.
Unidas Podemoseko euskal diputatuek, Pilar Garridok, Juantxo López de Uraldek eta Roberto Uriartek, galdera batzuk erregistratu zituzten urriaren amaieran, idatziz erantzuteko, Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko Interes Gatazken Bulegoak politika eta administrazioko goi mailako kargudunei egin zaizkien egiaztapenen berri izateko, energia arloko enpresetako postuei dagokienez. Eta, zehazkiago, berariaz galdetu zuen ea jarduera horietako zenbat diren EAJko kide eta EAKko kide ohiei buruzkoak, alderdi nazionalistak sektorearen oligopolioarekin duen inplikazioaren norainokoa ezagutze aldera.
Era berean, ate birakarien fenoaren inpaktua ezagutze aldera, diputatuek interpelatu egin zuten Gobernua Interes Gatazken Bulegoak, 2006an sortu zenetik, energiaren sektorean agerian jarri dituen bateraezintasunak eta interes-gatazkak direla eta.
Idatziz emandako erantzunean, Gobernuak adierazi du Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioaren mendeko erakunde horrek, legeak esleitutako eskumenak betez, ukatu egin dituela goi mailako kargudunek egindako 17 bateragarritasun eskaera, eta hamar bateragarritasun eskaerari baiezkoa eman dizkiela energia enpresei edo sektorearekin zerikusia izan dezaketen enpresei. Hala ere, ez du horri buruzko informazio eta zehaztasun handiagorik eman nahi, honako hau argudiatuz: “lege-arrazoiengatik, jakina, prozedurak izapidetzean ez da datu ideologikoei edo alderdi politikoetan afiliatzeari buruzko informaziorik eskatzen”.
Unidas Podemosen euskal taldeak zentzugabetzat jo du argudio hori. “Ez dago inolako sekreturik EAJko edo beste alderdi bateko kargudunak izatean. Ezinezkoa da kargudun politiko izatea sekretupean”, kritikatu du.
Unidas Podemosen euskal taldeak energiaren sektoreko ate birakariengatik interpelatu du Gobernua; izan ere, egungo bateraezintasun erregimenak ez du eragotzi fenomeno hori orokortzea, energia sektorean bereziki kezkagarria da, ate birakarien kopurua gero eta handiagoa delako eta sektore horrek garrantzi estratikoa duelako”.
Zioen azalpenean, agerian jartzen da energiaren sektoreko ate birakarien gaian EAJren hainbat politikari sartuta zeudela, eta, beraz, ohartarazten da EAJk “mesfidantza berezia erakutsi duela” enpresa elektrikoen “aparteko onurak” arautzeari buruz, eta Gobernuari egiten dion errekerimendu irmoa, “herritar guztien aurka doan gai hori oro har aldatzeko”. Hori dela eta, Gobernuari eskatu zitzaion azal zezala zer inplikazio zuen “jeltzaleen” alderdiak energiaren oligopolioarekin
PODEMOS Ahal Dugu