Podemosek txertaketa iraungituen akats larriaren ondoriozko erantzukizun guztiak argitzea eta berehala neurri zuzentzaileak eta segurtasun-protokoloak ezartzea exijitzen du
Salatzen du gertatutakoa ez dela gertaera isolatua, baizik eta inbertsio-, plangintza- eta osasun publikoa indartzeko borondate politiko faltak eragindako narriaduraren beste sintoma bat
Podemos Euskadik gaur adierazi duenez, ezinbestekoa da Osakidetzak 200 pertsonari baino gehiagori inokulatutako txertaketa iraungien akats larria sakonki ikertzea eta dagozkion erantzukizunak argitzea, baita kasu berriak saihesteko neurri zuzentzaileak berehala hartzea ere.
Podemos Euskadiko Osasun Arloak bere haserre eta kezka sakona adierazi du Osakidetzan gertatutako akats larriaren aurrean: 200 txerto iraungi baino gehiago eman zaizkie haur txikiei eta pertsona helduei. Bere esanetan, larritasun handiko gertakaria da, pazienteen segurtasunari eta herritarrek osasun-sistema publikoan duten konfiantzari zuzenean eragiten diena.
Podemos Euskadik ziurtatzen du gertakari honek agerian uzten duela premiazkoa dela segurtasun-protokoloak antolatzea eta indartzea, edozein sendagairen administrazioa akatsik gabe bermatzeko. Beharrezkoa da jarraibide tekniko argi, homogeneo eta zehatzak izatea, prozesu osoa -osasun-jarduera hasten denetik teknika amaitu arte- segurtasun-, kalitate- eta trazabilitate-berme guztiekin gauzatzen dela ziurtatzeko.
Berehala aplikatu beharreko neurri zuzentzaileen artean, Podemos Euskadik funtsezkotzat jotzen du sendagaien kontrol- eta kudeaketa-sistema eraginkorrak ezartzea, zirkuitu osoa hartuko dutenak: farmazia-zerbitzuetatik tratamenduak ematen diren osasun-zentroetaraino. Sistema horiek -adierazi du- egiaztapen eta kontrol mekanismo anitz izan behar dituzte, une oro herritarrei ematen zaizkien sendagaien egokitasuna eta balioa bermatzeko.
Euskal osasun-sistemaren narriadura progresiboa
Podemos Euskadik azpimarratu du gertatutakoa ez dela gertaera isolatua, baizik eta osasun publikoaren narriadura progresiboaren beste sintoma bat, inbertsio, plangintza eta hura indartzeko borondate politiko faltaren ondorioz. Horri gehitu behar zaizkio lan-kargaren etengabeko hazkundea, lan-baldintzen prekarizazioa eta osasun-langileen neke fisiko eta emozionala; faktore horiek guztiek akatsak gertatzeko arriskua handitzen dute eta bai profesionalak bai pazienteak arriskuan jartzen dituzte.
Osasun publikoa lehentasun absolutua izan behar da, eta, horrenbestez, hura indartzeko beharrezko baliabideak jarri behar dira, pixkanakako pribatizazioaren alde egin beharrean. Ezin da bikaintasuna eta segurtasuna eskatu, aldi berean osasun-langileak gainkargapean, baliabide faltan eta etengabeko higaduran jartzen badira.
Podemos Euskadik berretsi egiten du osasun publiko sendo, seguru eta kalitatezko baten aldeko konpromisoa, eta beharrezko neurri guztiak hartzea exijitzen du halako gertakariak berriro gerta ez daitezen, herritarren segurtasuna eta egunerokoan osasun-sistema eusten dutenen zaintza bermatuz.
PODEMOS Ahal Dugu