Skip to main content

Podemosek galdetu du ea zoritxar bat egon arte itxaron behar den Durangaldean anbulantzia medikalizatu bat jartzeko

ESK-k Gernikako ZIU Mugikorrean mediku falta salatu ondoren, Miren Gorrotxategik gaia Eusko Legebiltzarreko mahai gainean jarri du berriro

Podemosek beste behin eraman du Durangaldeko osasun egoera Eusko Legebiltzarrera. ESK sindikatuaren salaketaren ondoren, Gernikako ZIU Mugikorrak, eskualdea estaltzeaz arduratzen denak, asteburuan medikurik izan ez duela ohartarazita, Miren Gorrotxategik Eusko Jaurlaritzari zuzendutako galdera sorta bat erregistratu du, idatziz erantzun dezan.

Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeko bozeramaile Gorrotxategik galdetu dio Jaurlaritzari “zergatik Durangaldea estaltzen duen Gernikako ZIU Mugikorrak ez duen mediku bat izan asteburu honetan, ez larunbatean, ez igandean” eta “zenbatetan gertatu den hau 2023an”.

“Egia da medikurik ez dagoen kasuetan ZIU Mugikorreko errotulazioa estali eta Bizi-Euskarri Aurreratua-BEA jartzen dela?”, galdetu dio ere Gorrotxategik Jaurlaritzari. Horrela salatu baitzuen ESK-k, eta eskualdeko komunikabideek argitaratutako argazkian ikus zitekeen.

Eskualdeko anbulantzia

Podemos Durangaldeak urteak daramatza eskualderako anbulantzia medikalizatu esklusibo baten alde borrokan. Aldarrikapen hori Miren Gorrotxategi buru duen Elkarrekin Podemos-IU koalizioaren bitartez helarazi die alderdi politikoak beste erakunde batzuei.

“Eskualdeko osasun egoera kritikoa da, eta kezkatzen gaitu. Herritarren kezka nagusietako bat ere bada. Euskadiko koroaren harribitxia izatetik, benetako kezka izatera pasa da”, azaldu du Sabina Mendez Podemos Durangaldeko bozeramaileak. “Horregatik, talde parlamentarioaren bidez azken urteotan egin ditugun ekimen ugariez gain, aurreko udal-hauteskundeetan, eskualdeko hainbat udalerritan aurkeztu genituen hauteskunde-programen bidez, hobetzeko ekintzak proposatu genituen berriro, gai horretan dauden arazoei erantzuteko”, adierazi du.

Eskaera hori berriro jarri dute mahai gainean, Miren Gorrotxategik Legebiltzarrean orain erregistratu duen ekimenaren bidez. Legebiltzarreko bozeramaileak Jaurlaritzari eskatu dio erantzun dezala “noiz aitortuko den anbulantzia medikalizatu baten beharra, Elkarrekin Podemos-IUk legegintzaldiaren hasieratik eskatu duen bezala”, eta ea “erabaki hori hartzeko zoritxar garrantzitsu bat gertatu arte itxaroten ari diren”.

Azken galdera hori ez da kasualitatea. Duela egun batzuk, 43 urteko gizon bat hil zen Laudioko anbulatorioan, bihotzekoak jota. Bertaratu zenean, bi erizain baino ez zeuden, eta ZIU Mugikorrera deitu behar izan zuten. Ez zen garaiz iritsi. “Hori da saihestu nahi dugun egoera”, adierazi du Mendezek. “Baina horretarako, bitartekoak jarri behar dira, Osasunean murrizketak egiteari uztea eta zerbitzua indartzea behar dugu, langile gehiago behar ditugu eta hainbeste urte eskatzen ari garen anbulantzia medikalizatua”, ondorioztatu du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input