Skip to main content

Durangaldeko 120.00 lagun gaude basamortu sanitario batean, Eusko Jaurlaritza mugitzen ez den bitartean

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak salatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela Durangaldeko osasun beharrei buruzko azterketarik egin, kontuan izanik urtebete igaro dela Eusko Legebiltzarrak azterketa egitea eskatu zuenetik.

Gorrotxategi ordezkaritza zabalaren buru izan da, eta Durangoko Landako anbulatoriora gerturatu da egoera hori gaitzesteko. Legebiltzarreko bozeramailearekin batera, Isa Gonzalez legebiltzarkidea eta Abadiñoko (Alfonso Arroyo), Berrizko (Sabina Mendez), Durangoko (David Hernandez) eta Elorrioko (Joseba Andoni Fernandez) alkategaiak izan dira.

"Durangaldeko 120.00 lagun gaude basamortu sanitario batean, eta egoera hau ezin da gehiago luzatu", deitoratu du Gorrotxategik. Egoera honen aurrean, "osasun arretan, anbulantzia medikalizatuan edo 24 orduko larrialdi pediatrikoetan hobekuntzak eskatu ditu, beste eskaera askoren artean".

Premia horiek guztiak Elkarrekin Podemos IUk aurkeztu  zituen duela urtebete Eusko Legebiltzarrean, eta bertan onartu zen Jaurlaritzak azterlan bat egitea Durangaldeko biztanleriaren osasun-beharrak zehazteko, inplikatutako eragile guztiekin hitz eginez.

Aurrerapenik ez zegoela ikusita, legebiltzar taldeak Jaurlaritzari galdera zuzendu zion abenduan, eta idatziz ere eskatu zion informazioa Iñigo Urkulluren Gobernuari, eta hark onartu du gai horri buruz ez dagoela inolako aztarnarik. "Durangaldea azterlan hori gabe geratu da, kontuan izanik azterlan hori izango litzatekeela instalazioak eta osasun-hornidurak hobetzeko aurretiazko urratsa. 120.000 erabiltzaile dira Eusko Jaurlaritzaren erantzuna behar dutenak" , azpimarratu du Gorrotxategik.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input