Skip to main content

"Zerbitzu publiko berriak sustatzen eta daudenak desegin ez daitezen jardungo dugu"

Isa Gonzalez Elkarrekin Podemoseko Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak, Arkaitz Gorritxo hautagaiarekin eta alderdiko beste ordezkari batzuekin batera, agerraldia egin du gaur goizean Bilbon.

"Datozen urteetan, zerbitzu publiko berriak sustatzen eta daudenak desegin ez daitezen jardungo dugu. Besteak beste, Lurralde bakoitzean indarkeria jasaten duten emakumeei arreta emateko zentroak bermatzen; menopausiaz hitz egiten; SAP faltsua delakoarekin amaitzen; Osakidetzak bere zerbitzuak zabaltzen eta Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren benetako protagonista izaten.

Eta horretarako, lehendakarigai onena dugu, herritarrek gehien baloratzen dutenetako bat eta errepikatzen duen bakarra: Miren Gorrotxategi, jakina.

Berak ezkerreko gobernua ziurtatzen du, denok nahi duguna: ezkerreko gobernu bat, zerbitzu publikoak, benetan publikoak direla, bermatuko duena; interes orokorrerako kudeaketa eta ez interes pribaturako, bermatuko duena; eta, euskal herritarren eskubide sozialak ahalbidetuko dituen ezkerreko gobernu bat bermatuko duena

Benetako aldaketa Euskadin, inoren makuluak ez izatea da lortzeko modu bakarra".

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input