Skip to main content

"Hezkuntza pribatizatzaileari buruzko lege hau indargabetuko dugu bizikidetza bermatu eta desberdintasun sozioekonomikoak orekatuko dituen lege berri bat egiteko"

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak eta Isa Gonzalez Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak 'Aukeratu Eskola Publikoa' ekitaldian parte hartu dute Basaurin, zonaldeko karguekin batera.

🗣Miren Gorrotxategi: "Euskadi osoak ezagutzen du Elkarrekin Podemosek legegintzaldi honetan hezkuntzaren arloan izan duen jarrera: eskola publikoa defendatuz euskal hezkuntzaren ardatz nagusi gisa, eta segregazio maila eskandalagarriak salatuz.

Eskola publikoa defendatzen dugu, berdintasunean dauden pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzen duelako, ikasleen jatorria eta kontu korrontea begiratu gabe, legez kanpoko kuotak kobratuz hautatu gabe.

Joan den abenduan onartutako legeak ez du bereizketarekin amaitzen, esparru juridiko pribatizatzailea hedatzen du, sare publikoa pribatuarekin parekatzen du. Ekitatiboa ez den, aukera-berdintasunaren aurka doan eta igogailu soziala lehertzen duen hezkuntza-sistema bat sendotzen duen legea da.

Guk hezkuntza pribatizatzaileari buruzko lege hau indargabetuko dugu. Eta hezkuntzari buruzko lege berri bat egingo dugu eskola publikoko eragileen eskutik.

Kultura-aniztasuna duen herrialde batean bizikidetza bermatzeko gai izango den eta desberdintasun sozioekonomikoak orekatuko dituen legea. Hezkuntzarako eskubidearen unibertsaltasuna sare publikoak bermatzen duen berdintasunaren printzipioari lotuta dagoela ulertzen duen legea.

Gure ustez, hezkuntzak mundu bidezkoagoa, demokratikoagoa eta inklusiboagoa lortzea izan behar du helburu. Balio horiek bateraezinak dira egungo hezkuntza-legeak ordezkatzen duen hezkuntza-eredu oso pribatizatu eta bereizlearekin ".

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input