Podemos Euskadik uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela eskubide sozialak eta etxebizitzarako sarbidea defendatzea hauteskunde orokorrei begira
Frogatuta geratu da gobernu hau ez dela gai herritarrak estutzen dituzten oinarrizko arazoei irtenbideak emateko: Bakea nahi dugu, teilatua nahi dugu, eta bizitza duina izateko aukera emango diguten lana eta zerbitzuak nahi ditugu
Podemos Euskadik adierazi du hauteskunde orokorrak aurreratzeak inoiz baino beharrezkoago egiten duela eskubide guztiak, hezkuntza, osasuna eta zerbitzu publikoak indartzeko borrokan aritzeko gai izango den alternatiba politiko bat aurkeztea. Era berean, etxebizitzarako eskubidea oinarrizko eskubide gisa defendatu behar dela azpimarratu du, pertsona guztiei bermatu behar zaiena, haien diru-sarrerak eta bizilekua edozein direla ere.
Podemos Euskadik ziurtatu du frogatuta geratu dela gobernu hau ez dela gai herritarrak estutzen dituzten oinarrizko arazoei irtenbideak emateko, bereziki etxebizitzaren arazoari. Esan zen legegintzaldi hau etxebizitzarena izango zela, eta, hain zuzen ere, etxebizitzak berak amaiarazi du legegintzaldia. Horregatik, Espainiako Gobernuak orain etxebizitzaren auzia bere alde baliatu nahi izatea haserregarria da, urte eta gobernu askotan egoera honaino iristea ahalbidetu baita. Gainera, autonomia-erkidegoetako gobernuek ere ez dituzte beren etxeko lanak egin, haiek baitituzte Etxebizitzaren arloko eskumenak.
Podemos Euskadik baikortasunez egingo die aurre azaroaren 29ko hauteskundeei, eskubideetan aurrera egiteko gizarte-eragileekin elkarlanean aritzeko itxaropenarekin. Bakea nahi dugu, teilatua nahi dugu, eta bizitza duina izateko aukera emango diguten lana eta zerbitzuak nahi ditugu. Ildo horretan, Podemos Euskadik bereziki baloratzen du etxebizitzarako eskubidearen defentsan kaleetan egiten ari den mobilizazioa. Haien aldarria da, batez ere, entzun beharrekoa.
Podemos Euskadik bakea, zerbitzu publikoak, bizitzeko etxebizitza edo soldata duinak eskatzen dituztenei entzungo die, beste ezeren gainetik, eta, ildo horretan, gehiengo sozialak eskatzen dituen aldaketak gauzatzeko erabakigarria izango da.
PODEMOS Ahal Dugu