Skip to main content

"Hauteskunde hauetan, Osakidetzaren pribatizazioa geldiaraziko duen eta bere zerbitzuaren kalitatea berreskuratuko duen ezkerreko gobernu bat egotea dugu jokoan"

Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren adierazpenak 'Aukeratu eskubideak' mahai-inguruan parte hartu aurretik.

 Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Isa Gonzalez Elkarrekin Podemoseko Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak, Eneritz de Madariaga Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko Batzar Nagusietan bozeramaileak eta Garbiñe Ruiz Elkarrekin Podemoseko Gasteizko Udalean bozeramaileak parte hartuko dute.

"Espezialistentzako itxaron-zerrendak handitu egin dira, gehiago kostatzen da zure familia-medikuarekin hitzordua hartzea, medikurik gabeko EAGa dago, falta pertsonala dago eta haren baldintzek okerrera egin dute. Hori, argi eta garbi, gure osasun publikoa eraistea da, aseguru-etxe pribatuei laguntzeko.

Hurrengo Eusko Jaurlaritza osasun-enpresa pribatuei eta eskuinekoei aurre egitera ausartzen ote den aztertzen ari dira hauteskunde hauek, Osakidetza zerbitzu publiko gisa berreskuratzeko. Hauteskunde hauetan, Osakidetzaren pribatizazioa geldiaraziko duen eta bere zerbitzuaren kalitatea berreskuratuko duen ezkerreko gobernu ausart bat egotea dugu jokoan.

Ez gara dagoenarekin konformatzen, osasunarekin zerikusia duten gai guztiak estaltzen dituen Osakidetzan sinesten dugu: Osakidetzak osasun mentala, dentista, betaurrekoak edo fisioterapia bezalako zerbitzuak barne hartzea nahi dugu. Horregatik, gure programan sartuta dago osasun-zerbitzu berri horiek guztiak Osakidetzan sartzea.

Ongizate-estatu bat bere zerbitzu publikoen indarrez neurtzen da, eta guk hura borrokatuko dugu".

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input