"Ez dugu onartuko Euskadiko inork kutxatik pasatu behar izatea osasun-arazoak konpontzeko. Printzipioengatik, justizia sozialagatik. Ezkerrekoak garelako"
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia) eta David Soto (Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendaburua) Irunen izan dira gaur arratsaldean, Elkarrekin Podemosen kanpainako ekitaldi nagusian
🗣Miren Gorrotxategi: "Irunen gaude. Eta gaur, hementxe bertan, beste adibide bat ikusten dugu: eskuina, EAJ, Osakidetza desmantelatzen ari da. Osasun Bidasoa Plataformak adierazi du zerbitzuak okerrera egiten duela etengabe: mediku falta, itxaron-zerrenden igoera, urologo edo anestesista falta. Haien aldarrikapenak Euskadiko gainerako herrialdeetan entzun ditugunen oso antzekoak dira. Bidasoako arazoa ez da kasu isolatua.
Osakidetza koroaren harribitxia izatetik gaixo kritikoa izatera igaro da, eta berehala suspertu behar da.
Guk uste dugu zentzugabea dela Osakidetza konpondu nahi izatea arazoa sortu duenarekin, EAJrekin, hain zuzen ere.
Eta zer planteatzen dute EHBilduko eta PSEko hautagaiek? Izan ere, bai Anduezak bai Otxandianok EAJrekin itunak sinatu nahi dituzte. Norbaitek benetan uste al du horrela euskaldunen osasuna interes pribatuen gainetik jarriko dela?
Osakidetza salbatu behar da. Sre gehiago, galdutakoa berreskuratzetik haratago joan behar dugu.
Eskuineko politikak benetan geldiarazteko, zerbitzuak zabaldu behar ditugu. Eskubideak handitu. Osakidetza are handiagoa egin: Euskal osasun publikoan integratuta osasun mentala, dentista, fisioterapia, okulista, podologoa, logopeda.
Ez dugu onartuko Euskadiko inork, arreta jasotzeko, bere osasun-arazoak konpontzeko, kutxatik pasatu behar izatea.
Izan ere, printzipioen, sinesmenen eta justizia sozialaren kontua da hau. Ezkerrekoak garelako. Horregatik, ezkerreko gobernu bat nahi eta behar dugu Euskadin. Ordua da!".
🗣David Soto: "Imanol Pradales EAJko hautagaiak esan du Osakidetza lehia alderdikoietatik salbatu behar dela eta EAGetako langileria indartzeko konpromisoa hartu du. Planteatzen duenaren arabera, badirudi Osakidetzaren arazoak gertakari atmosferiko baten ondorio direla, eta ez EAJk PSErekin batera azken 40 urteetan egindako kudeaketaren ondorio. Duela urte batzuk euskal autogobernuaren koroaren harribitxia bezala definitzen zena suntsitu eta desegin dute.
EAJk eta PSEk gauza bat esaten dute kanpainan, eta gero kontrakoa egiten dute. Bidasoan oso ondo dakite hori, azpiegitura eta langile gabezia larriak baitaude osasun arloan. Zortzi egun medikurik gabe Irungo EAGko larrialdietan azaroaz geroztik, 38.000 pertsona artatzen dituen 1953ko eraikin baten beharrak asetzeko barrakoiak, urologia zerbitzurik ez, ez eta minaren unitaterik ere anestesistarik ez dagoelako, ekografia baterako itxaron-zerrendak batez beste urtebete baino luzeagoak...
Eusko Legebiltzarrera eraman ditugu Osasun Bidasoa plataformaren eskaerak, eta aldarrikapen bakoitzarekin konprometituta jarraitzen dugu. Osasun arloko egiturazko beharrei erantzuteko aukera bakarra Elkarrekin Podemosi botoa ematea da".
PODEMOS Ahal Dugu