Richar Vaquero, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi berria
Richar Vaquero (Bilbo, 51 urte) Bizkaiko Zirkuluen bozeramailea da eta, 2023ko foru hauteskundeen ondoren, Elkarrekin Podemoseko prokuradorea Bizkaiko Batzar Nagusietan. Sestaoko Zirkulutik, Zirkulu Saretik eta Podemos Euskadiko Lurralde Kontseilutik igaro ondoren iritsi zen Foru Ganberara. Psikopedagogoa da, eta Psikologia Klinikoan masterra du, gatazketako bitartekaritzan espezializatua.
863 boto eman dira Hiritar Kontseilu Autonomikoaren prozesuan.
Richar Vaquero, Gertu hautagaitzaren buru, koordinatzaile nagusi izendatu dute botoen % 46,5ek (402), eta Miren Echevestek, Indar Morea plataforma ordezkatzen zenak, botoen % 44,6 lortu ditu (385). Bestalde, 76 boto zuri egon dira.
Emaitza guztiak hemen ikus daitezke: https://procesos2024.podemos.info/
PODEMOS Ahal Dugu