Skip to main content

Podemos Euskadik EAJri Getxoko jauregi babestuaren eraispenean izandako irregulartasunak estaltzen saiatzea leporatu dio, eta erantzukizun politikoak argitzea eskatu du

Richar Vaquero koordinatzaile nagusiak gogorarazi du Podemosek behin eta berriz eskatu zuela urtebete lehenagotik orain zabalik dagoen ikerketa judiziala, eta espero du Justiziak aurrera egitea eta gertatutakoa argitzea

Urtebete da Podemosetik behin eta berriz eskatu dugula ikerketa bat bide judizialetik, Getxoko Irurak Bat jauregi babestua eraisteagatik, ustez egindako irregulartasunen aurrean, eta Hirigintza Sailaren funtzionamenduagatik.

Orain, EAJko hiru zinegotzi gertakari horiengatik zipriztintzen dituen esku-hartze judizialarekin eta atzo, asteazkena, Ertzaintzak prozedura horren barruan udaletxean egindako miaketarekin, arrazoia ematen dio Podemosi gure salaketan.

Podemos Euskadik salatu du EAJk eta Amaia Agirre Getxoko alkateak gezurretan ari direla denbora guzti honetan, eta une oro agerikoa izan dela gaia estaltzen saiatzeko estrategia.

Ez zuten justiziaren aurrera eraman nahi izan ondarearen aurkako delitu gisa, eta, horren ordez, administrazio-prozedura zehatzailearen itxura goorde zuten, 50.000 euroko isun irrigarri batekin. Zigor proposamen lotsagarri hau berrikusi egin behar izan da.

Bestalde, dagoen iluntasunaren aurrean, Udalean ikerketa batzorde bat behartu behar izan genuen, eta alkatea ez zen joan oposizioak egindako galderei erantzutera. Gainera, jauregitxoa eraistea ikertzen zuen batzorde honetan informazioa ezkutatu izana salatu genuen, oso kezkagarria baitzen.

Bestalde, ez da ahaztu behar ondarea babesten aditua den udal-teknikariak adierazi duela espedientetik kanpo utzi zutela.

Bistakoa da EAJk baina bere gobernukideak, PSE-EEk, espedientea berrikusi ondoren ezer arrarorik ikusi ez duela defendatu duenak, agerikoa dena estali nahi duela: jauregi babestuaren eraispena irregulartasunez beteta egon dela.

Hori dela eta, Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak EAJri eskatu dio utz diezaiola gezurrak esateari eta irregulartasunak ezkutatzen saiatzeari, eta argitu ditzala Justizia ikertzen ari den gertakari horien aurrean dagozkion erantzukizun politikoak. Ildo horretan, ikerketa judizialak aurrera egitea eta gertatutakoa argitzea espero du. “Ez da hirigintza-negozioak babestutako ondarea galtzen duen kasu bakarra, eta espero dugu horrek Getxon ondarearen etengabeko galera geldiaraziko duela”, baieztatu du Xabier Benito Podemosek Bizkaiko udalerrian duen bozeramaileak, zeinak jauregia eraistearen inguruko irregulartasunen berri eman zuen.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input