Skip to main content

Richar Vaquerok bilerak hasiko ditu Zirkuluekin, militantziarekin batera Podemos Euskadiren proiektua indartzeko

Entzute, eztabaida eta eraikuntza kolektiborako espazio hauek gaur arratsaldean hasiko dira Leioan, eta astean zehar Sestao, Gasteiz, Donostia eta Galdakaora iritsiko dira

Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak gaur arratsaldean hasiko du Leoian Zirkuluekin egingo dituen lehen bilera, militantziarekin batera etorkizuna kolektiboki eraikitzeko eta proiektu politikoa indartzeko eta zabaltzeko proposamenei heltzeko.

Leioa izango da entzuteko, eztabaidatzeko eta taldean eraikitzeko gune horien abiapuntua, eta astean zehar Sestaora (asteartea), Gasteizera (asteazkena), Donostiara (osteguna) eta Galdakaora (ostirala) iritsiko dira. Espazioak militantzia guztiari irekita daude.

“Podemosen zirkuluak dira gure alderdiaren zutabea, proiektu eraldatzaile honen oinarria. Podemosen benetako indarra beti izan da, eta izango da, bere jendea. Zirkuluetan sortu zen gure ahots kolektiboa, non gure alderdia eraiki genuen eta gure estrategia politiko eta sozialaren bidea marraztu genuen”, azpimarratu du Vaquerok. Horregatik, topaketa hauen helburua da “Zirkuluak entzutea, militantziarekin eztabaidatzea eta, batez ere, kolektiboki eraikitzen eta gure antolaketa indartzen jarraitzea”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input