Skip to main content

Podemosek bihar osoko bilkuran Getxoko alkatearen dimisioa eskatuko du

Xabier Benitok premiazko mozio bat eramango du osoko bilkurara, Irurak Bat jauregi babestuaren eraisketan izandako ustezko irregulartasunengatik EAJko alkatea kargutik kentzea eskatzeko: “Kasuaren kudeaketa negargarria izan da: auzia estaltzen saiatu da, eta gardentasun erabatekoa falta izan da”

Elkarrekin Podemosek Getxoko biharko osoko bilkurara premiazko mozio bat eramango du, Amaia Aguirre alkatearen dimisioa eskatzeko, Irurak Bat jauregi babestuaren eraisketan egondako ustezko irregulartasunen ondorioz Udalean sortu den egoera politiko larriaren aurrean. EAJko udal gobernuko hiru zinegotziren inputazio judizialak eta ondorengo dimisioak krisia areagotu dute, eta horrek erantzukizun penalak zein politikoak argitzea eskatzen du; horien artean, alkate jeltzalearen kargugabetzea.

Elkarrekin Podemosek denbora darama Getxoko alkateak jauregiaren auzian egindako kudeaketa negargarria salatzen, eta esku-hartze judiziala ezagutu ondoren, haren dimisioa eskatu du. Udal taldearen gardentasun faltak eta kudeaketa txarrak -horien ondorioz proiektuak blokeatuta eta aurrekontuak luzatuta geratu baitira- ezinbestean ekarri behar dute alkate jeltzalearen irteera, Elkarrekin Podemoseko udal bozeramaile Xabier Benitoren arabera.

Biharko hitzaldian, Benitok alkateari erantzukizunak bere gain har ditzala eta dimititu dezala eskatuko dio, ez delako gai izan gobernu zintzo eta gardena zuzentzeko, eta bera ere ez delako halakoa izan. “Udal gobernu hau eta haren arduradun nagusia ez dira zintzoak izan. Argitasun- eta gardentasun-bermerik gabe, aurrekonturik gabe… legealdia agortuta dago, eta azken arduradun gisa, dimititu eta beste kudeaketa bati bidea eman behar dio”, adierazi du.

Ez dago beste irtenbiderik. Gainera, Podemosek hilabeteak daramatza salatzen EAJk eta Getxoko alkateak kasua estali nahi izan dutela une oro: ez zuten auzia Fiskaltzara eraman nahi izan, 50.000 euroko isun hutsal batekin itxi nahi izan zuten, eta gaiari buruzko ikerketa-batzorde baten sorrera oztopatu zuten; ondoren, gainera, ez ziren oposizioaren galderei erantzutera agertu.

Podemosek urtebete baino gehiago zeraman behin eta berriz eskatzen gaur egun irekita dagoen ikerketa judiziala, egindako ustezko irregulartasunengatik eta Hirigintza Sailaren funtzionamenduagatik. Orain, Justiziak Podemosek egindako salaketari arrazoia eman dionez, alderdiak konfiantza du prozesuak aurrera egingo duela, gertatutakoa argituko dela eta erantzukizun guztiak garbituko direla.

Podemosek salatu izan duen bezala, agerikoa da EAJk, baina baita bere gobernu-kideak ere, PSE-EEk
-espedientea aztertu ondoren ezer arrarorik ikusi ez duela adierazi duenak-, begien bistakoa estali nahi dutela: jauregi babestuaren eraisketa irregulartasunez beteta egon dela. Ildo horretan, Benitok -duela urtebete baino gehiago jauregiaren eraisketaren inguruko irregulartasunen berri eman zuenak- ohartarazi du hau “ez dela hirigintza-negozioaren ondorioz babestutako ondarea galtzen den kasu bakarra”, eta, horregatik, prozesu judizialak «Getxon ondare-galeraren etengabeko dinamika hori geldiaraztea» espero du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input