Podemos Euskadik Palestinako herriari babesa adierazteko ekimenak erregistratu ditu udaletxeetan
Egiptora joandako alderdikideek Gazara Martxarekin jarraitzen dute, ahalik eta lasterren laguntza humanitarioa irits dadin
Alderdiak larunbat honetan topaketa munizipalista bat ospatu du agintaldiaren balantzea egiteko eta ibilbide-orri bateratua diseinatzeko
Podemos Euskadik gaur topaketa munizipalista bat antolatu du, eta bertan elkartu dira Bilboko egoitzan dituen udal ordezkari instituzionalak, guztira 35 kide. Richar Vaquero koordinatzaile nagusiak eman dio hasiera ekitaldiari.
Topaketa hasi aurretik, Ana Viñals, alderdiaren Udalgintza idazkaria eta Bilboko Udaleko bozeramailea, komunikabideen aurrean agertu da. “35 zinegotzi elkartu gara, gure udalerrietan egunero politika aurrerakoiak hurbiletik bultzatzeko lan egiten dugunok”, adierazi du Viñalsek. Agintaldiaren erdigunean egonik, bileraren helburu bikoitza azaldu du: orain arteko ibilbidearen balorazioa egitea eta hurrengo urteetarako ibilbide-orri bateratua diseinatzea. “Gaurko topaketan, hiru arlotan sakonduko dugu: hirigintza eta etxebizitza, trantsizio energetikoa eta politika feministak”.
Era berean, Viñalsek iragarri du Podemos Euskadik hainbat ekimen erregistratzen ari dela ordezkaritza duen udalerrietan, Palestinako herriari babesa adierazteko. “Gaur egun dugun zeregin politiko premiazkoena bakea da, Gazan gertatzen ari den genozidioa gelditzea. Uste dugu eragin dezakegun esparru guztietatik jardun behar dugula: kaleetatik, erakundeetatik, lurretik, itsasotik eta airetik”, adierazi du.
Bestalde, Egiptora, Gazara Martxan parte hartzeko joandako alderdiaren bi kideren (Maite Gartzia, Podemos Euskadiko koordinatzaileordea, eta Alberto Villarreal, Osasun arduraduna) egoerari buruzko informazioa eskaini du: “Ondo daude. Azken orduetan atxiloketa ugari izan direla eta kontrolak gero eta gehiago direla esan digute. Enbaxadaren esku-hartzea eskatzen dute. Baina duintasunaren martxarekin jarraitzen dute, eta biharko Rafahko mugaraino iristeko asmoa dute, martxaren helburua lortzeko: ahalik eta azkarren laguntza humanitarioa Gazara iristea”.
PODEMOS Ahal Dugu