Santurtziko alkatearen dimisioa erabaki arduratsua da: gertakarien larritasunak kargua uztea beharrezko egiten zuen
Elkarrekin Podemosek gogorarazi du azaroan bertan Karmele Tubillaren kargugabetzea eskatu zuela
Elkarrekin Podemosek Santurtziko alkate Karmele Tubillaren dimisioaren berri izan du, Udaltzaingoko LEParen azterketaren ustezko filtrazioari buruzko Ikerketa Batzordearen saioa hasi baino 30 minutu lehenago.
Gure ustez, erabaki arduratsua da, egoerak hala eskatzen zuelako. Uneko testuinguruak eta jazotako gertakariek ez zuten gomendatzen karguan jarraitzea. Gogorarazi behar da azaroan bertan Elkarrekin Podemosek alkateari berehalako dimisioa eskatu ziola, gertakari horien larritasuna zela eta.
Elkarrekin Podemosek jarraituko du Santurtziko herritarrek emandako konfiantzari erantzunez dagokion lana egiten, betiere gure udalerriaren onena helburu. Eta lan horren parte da gobernu-taldearen eta alkatearen erabakiak eta jardunak zorrotz fiskalizatzea.
PODEMOS Ahal Dugu