“Onartezina da EBk Irungo mugan kontrol arrazistak onartzen jarraitzea”

Serigne Mbayé Podemoseko Madrilgo Asanbleako diputatuak Frantziako Gobernuak Avenida zubian migratzaileei pasatzen uzteko jarritako hesiak bisitatu ditu, eta Europak eta Espainiak migrazioaren arloan duten jarrera salatu du

Serigne Mbayé Madrilgo Asanbleako diputatua Irunen izan da gaur, migrazio-politikei buruz Podemos Irunek eta Gure Moradak antolatutako jardunaldi zabal batean. Ekitaldiak Avenida zubian izandako topaketa politiko batekin hasi dira. Bertan, Mbayék ikusi ahal izan ditu Frantziako Gobernuak migratzaileei igarotzea galarazteko jarritako hesiak, bai eta horien inguruan poliziaren hedapena ere, migrazioaren kontrolerako politika gogorren esparruan. Onartezina da EBk Irungo mugan kontrol arrazistak onartzen jarraitzea, salatu du.

Mbayek gaitzetsi egin du Europar Batasunean dagoen arrazakeria, eta, horregatik, mugetako kontrolak eta jarrera arrazistak desagerraraztea eskatu du, benetan herrialde justu bat eraiki nahi badugu, bizikidetza bat.
EBk giza eskubideak errespetatu behar ditu, eta Espainiak Afrikatik datozen pertsonei mugak ixteko lan zikina egiteari utzi behar dio.

Mbayéz gain, ekitaldian Miren Echeveste Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Alianza Verdeko Gipuzkoako ahaldun nagusigaia eta David Nuño Irungo alkategaia izan dira. Bertan izan dira, besteak beste, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, David Soto Antolakuntza idazkari eta legebiltzarkidea, koalizioko hautagaiak lurraldean, eta kargu organikoak eta instituzionalak. Madrilgo Asanbladako diputatuak salatu du pertsona migratzaileak hiltzen jarraitzen dutela Irungo mugan, Frantziako Gobernuaren kontrol arrazisten eta EBk ezer egin gabe migratzaileak kanporatzeko politikaren ondorioz. Migratzaileen eskubideak lehenetsi behar dira. Ezin dira berriz gertatu pertsona beltzekiko kontrol diskriminatzaileak. Ezin da onartu Pertsona guztiek merezi dute bizitzea eta bizitza duina izatea, azpimarratu du.

“Migratzaileak eta arrazializatuak babestuko dituen eta guztiei eskubide berberak aitortuko dizkien arauesparru bat” lortu dadila eskatu du Miren Echevestek. Gaur egun -salatu du- pertsona horiei eskatzen zaie
gizartean errotuta egotea, gure lurraldean bizi-proiektu bat garatzeko eskubidea aitortu baino lehen. Eta hori guztia, herrialde batera iristen den edonork bizi duen zaurgarritasuna kontuan hartu gabe, ezagutzen duen
guztia atzean utzita, norberarentzako eta bere familiarentzako etorkizun duina eratzeko itxaropenarekin”, nabarmendu du.

Ohartarazi du krisi-egoerak areagotu egin duela erakundeen aldetik gertatzen ari den abandonu-egoera migratzaile eta arrazializatu askorentzat, beraien eskubideak alde batera utzita geratzen baitira, haien prekarietatea eta sufrimendua areagotuz. Erakundeen babesik ez izateak zailtasunak sortzen ditu etxebizitza, osasungintza edo hezkuntza eskura dezaten, baita haien lan-, gizarte- eta politika-eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Ildo horretan, salatu egin ditu egunero kaleetan egiten diren polizia-identifikazioak, etnia- eta arraza-profilen araberakoak. Horregatik, tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzearen alde egin du, bai eta migratzaileei eta arrazializatuei bermeak emango dizkien arau-esparru bat ezartzearen alde ere, kontuan izanik arauesparru horren definizioak gizarte-eragileen, erakundeen, alderdi politikoen, erakundeen eta herritarren laguntza izan behar duela.

David Nuñok, bestalde, Gizarte Ongizateko zinegotzia den aldetik balioa eman dio migratzaileen arretan arlo horretan egiten den lanari. “Gizarte Ongizateko ordezkari gisa, eskualdeak bizi izan duen unerik gogorrenetako bat bizi izan dut. Nire lana izan da udal baliabideak lagatzea eta kontingentzia-planak egiten, eta harreman zuzenaizan dut egoera horretaz beren borondatez arduratu diren kolektiboekin. Horrez gain,
Frantziarekin dagoen muga legez kanpo kudeatzen dela ere salatu dut , eta, horren ondorioz, hamar bat pertsona hil direla”.

Horri dagokionez, eskualdean bizi den errealitateari buruz orain dela gutxi egindako azterlana aipatu du — azterlan hori joan den ostiralean bertan aurkeztu da —. “Azterlan hori baliagarria izango zaigu errealitate
hori hobeto bideratzeko eta erantzuna are hobea izateko, migratzaileen egonaldia hobetze aldera”. Azterlanaren ondorio nagusiek erakusten dute, pertsona horientzat oso errealitate gogorra dagoela, eta dagoeneko hamaika aldiz salatu dela egoera hori udal honetatik”. “Arazo nagusia da Frantziarekiko muga itxita dagoela; izan ere, migratzaileek pasabide librerik ez dutenez, migratzaileek beren bizitza arriskuan jartzea erabaki dute, eta, zoritxarrez, horrek ekarri du 2021etik hamar pertsona hil izana”, deitoratu du.

Egoera horren aurrean, Gizarte Ongizatearen arloa inplikatu da udal-baliabideak lagatuz, kontingentziaplanak eginez, baliabideetara sarbidea izateko irizpideak malgutuz, eta zerbitzu hobeak eskainiz eta baliabideak zabalduz. “Azkenik, kasu egin ziguten eta Iruleak kaleko zentroaz aparte, bigarren baliabide bat gaitzea lortu dugu. Baliabide hori bere garaian ospetsu egin zen Estatu mailan, mugan jasotzen hasi ginen migratzaile ukrainiarren boladaren aurrean aktibatu zen lehenengo errekurtsoetako bat izateagatik”, azpimarratu du.

Ekitaldi politikoaren ondoren, Hondarribiko portua bisitatu da, eta Serignek eta gainerako kideak bildu dira arrantzaleekin. Jardunaldia gaur arratsaldean amaituko da, 17:30ean, Palmera Montero zentroan, “Migrazioa
eta Kultura Aniztasuna” izeneko mahai-inguruarekin. Parte hartzaileak hauek izango dira: Mbayé, SOS Arrazakeria (Peio Aierbe), Irungo Harrera Sarea (Anaitze Agirre) eta Ongi Etorri Errefuxiatuak (Arantza Gutierrez). Moderatzailea, Podemos Euskadiko Gizarte Zibila eta Herri Mugimenduko arduraduna Maite Gartzia izango da.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input