Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Elgetako mendietako Gerra Zibileko defentsa-egiturak eta guneak babesteko, Elkarrekin Podemosen ekimenez
Ganberako gehiengoak adostutako ekimena onartu dute, Elkarrekin Podemosen proposamen bat oinarri hartuta. Bertan, gune horiek Babes Ertaineko Kultura Ondasun izendatzeko espedienteari ahalik eta lasterren ekitea eskatzen da
Proposamenak, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio ingurune horretan dauden eta Memoria Gune gisa Kultura Intereseko Ondasun izendapena duten aztarnak kontserbatzeko eta balioan jartzeko baliabideak handitu ditzala, faxismoaren aurkako erresistentzari lotutako memoria-gune gisa
Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Elgetako mendien inguruan dauden Gerra Zibileko defentsa-gune eta -egitura guztiak Babes Ertaineko Kultura Ondasun izendatzeko beharrezko jarduketak egin ditzala. Hala jasotzen da gaur Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Batzordeak onartutako ebazpen-proposamenean. Proposamen hori Elkarrekin Podemosek aurkeztutako ekimen baten ondorioz landu da. Ekimen hartan, alderdiak Batzar Nagusietan berriki egindako agerraldian Eibarko Mendiak Bizirik plataformak plazaratutako eskaerak bere egin zituen.
Foru Ganberak Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren, PSEren eta EAJren artean adostutako testu transakzionatua onartu du. Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio ahalik eta lasterren has dezala Babes Ertaineko Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Kalamua, Akondia, Arrate, Topinburu, Illordo eta Intxorta mendietan dauden Gerra Zibileko defentsa-gune eta -egitura guztientzat, Intxorta inguruko udalekin eta Debagoieneko memoria historikoaren aldeko elkarteekin lankidetzan.
Era berean, bigarren puntuan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote ingurune horretan dauden eta Kultura Intereseko Ondasun kalifikazioa aitortuta duten aztarnak kontserbatzeko eta balioan jartzeko baliabideak handitu ditzala, gerra hartan faxismoaren aurkako erresistentziari lotutako memoria-gune gisa.
Elkarrekin Podemosek balioan jarri du memoria historikoaren ekimen honen inguruan lortutako gehiengoaren akordioa, hainbat arrazoi garrantzitsurengatik: frankismoaren aurkako erresistentziak pertsona asko hil zituen, eta funtsezkoa da haien memoria gogoratzea, are gehiago egungo une politiko eta sozialean, non diskurtso ultranazionalistak eta autoritarioak ugaritzen ari diren, demokratikoki adostutako eta lortutako eskubide eta askatasun askoren murrizketak nahi baitituzte.
Azpimarratu duenez, Kalamua, Akondia, Arrate, Topinburu, Illordo eta Intxorta mendietako (Elgetako mendiak) gailurretan ezarritako defentsa-lerroa funtsezko erresistentzia-lerroa izan zen Gerra Zibilean. Izan ere, zazpi hilabetez geldiarazi zuen tropa frankisten aurrerapena Bizkaiarantz, 1936ko iraila/urritik 1937ko apirilera arte.
Eibar eta Bilbo defendatzeko funtsezkoa izan zen sektore horrek frontea egonkortu zuen Donostia eta Irun erori ondoren, eta horri esker Eusko Jaurlaritza sendotu eta lehen Autonomia Estatutua onartu ahal izan ziren. Bere garrantzi historikoa eta euskal autogobernuaren garapenean izan zuen ekarpena direla eta, Elkarrekin Podemosek Eusko Jaurlaritzari premiaz eskatu dio Elgetako mendien inguruko Gerra Zibileko defentsa-gune eta -egitura guztiak Babes Ertaineko Kultura Ondasun izenda ditzala.
PODEMOS Ahal Dugu