"Guk etxebizitza Euskadiko Ongizate Estatuaren bosgarren zutabea bihurtu nahi dugu"
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak eta Arkaitz Gorritxo Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak adierazpenak egin dituzte Etxebizitzari buruz gaur Leioan.
"Euskadin arazo oso larria dugu Etxebizitzarekin. Euskadi etxebizitza garestienak dituen hirugarren erkidegoa da, Balear Uharteen eta Madrilen atzetik.
Eta zer egiten du Eusko Jaurlaritzak egoera honen aurrean, bermatu gabeko eskubide baten aurrean?
Ba, bere etxebizitza-politika da... etxebizitza-legearen aurka errekurtso bat jartzea. Lege honek, hain zuzen ere, alokairua arautzeko gaitasuna ematen dio Euskadiri. Eusko Jaurlaritzak, ordea, eskumenak aitzakiatzat jartzen ditu ez arautzeko.
Eskumenak ezin dira eskubideen hobetzea geldiarazteko oztopo izan.
Autogobernuak arazoak konpontzeko balio behar du, ez bankuen, funts putreen eta espekulatzaile handien intereserako.
Guk etxebizitza Euskadiko Ongizate Estatuaren bosgarren zutabea bihurtu nahi dugu.
Horretarako: premiazko 4 neurri:
Jenderik gabeko etxebizitza guztiak merkaturatzea.
Eremu tentsionatuak aitortzea alokairuaren prezioak topatzeko
Alokairuko etxebizitza publikoa eraikitzea. Europako batez bestekora iritsi arte, gutxienez.
Espekulatzeko metro karratuak pilatzen dituztenei etxebizitza masiboki erosteko ahalmena kentzea.
Sozialki justua den gizarte batek, eskubideetan berdin, ezin du onartu jenderik gabeko etxerik eta etxerik gabeko jenderik egotea".
PODEMOS Ahal Dugu