Skip to main content

Gipuzkoako Elkarrekin Podemos IUk 2022ko aurrekontuen osoko zuzenketa defendatu du: “Ez dira zerbitzu publikoak indartzen eta ez zaio gehiengo sozialari erantzuten”

Koalizioak gaitzetsi du kontu publikoek pandemiaren aurreko proiektuetan oinarrituta jarraitzen dutela eta ez diotela desberdintasunaren hazkunde handiari erantzuten, duela 25 urteko mailan kokatzen bada ere

Gipuzkoako Elkarrekin Podemos IUk 2022ko foru aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztea defendatu du, EAJk eta PSEk aurreko legealdian ezarri zituzten proiektu estrategikoen aldeko apustua egiten jarraitzen dutelako, zerbitzu publikoak indartzearen alde egin gabe eta covid-19aren krisiak sortutako beharrizan berriei jaramonik egin gabe.

Hala argudiatu du Joanes Fiel koalizioko bozeramaileak ostiral honetako osoko zuzenketen eztabaidan. "Ez ditugu kontu hauek onartuko, Gipuzkoako eliteak mantentzeko pentsatuta daudelako, ez gipuzkoarrentzat. Krisi honeten ikasi dugun gauza nagusia da ezinbestekoa dela gure zerbitzu publikoak indartzea, eta, hala ere, aurrekontuak ez dira ezta apur bat ere aldatu pandemiaren aurreko garaitik, kanpoan utziz gehiengo soziala, kontu hauetan lekurik ez duena. Ez ditugu babestuko gure gizartearekin eta ingurumenarekin bidezkoak ez diren aurrekontuak", adierazi du.

Ildo horretan, salatu du aurrekontuak, covid-19ak eragin duen desberdintasunaren igoera zuzendu eta konpentsatu beharrean, EAJ eta PSEren gobernu-eredua betikotzen tematzen direla; izan ere, eredu horrek egoitzetako langileak prekarizatzen ditu, zerbitzu publikoak ahultzen ditu, alde pribatuari soilik mesede egiten dion sistema publiko pribatu baten aldeko apustua egiten du, eta ez die krisi klimatikoari eta ingurumenerronkei aurre egiten.

Nabarmendu duenez, foru-aurrekontuek ez diote erantzunik ematen Gipuzkoako kalteberatasun handienari, desberdintasunari. Nahiz eta azkenaldian desberdintasuna areagotu egin den lurraldean, duela 25 urteko mailara iritsi arte, Gipuzkoako biztanleriaren % 5 baino gehiago (36.000 pertsona baino gehiago) kalteberatasun egoeran baitago. Horri dagokionez, haurren pobreziaren gorakada aipatu du, 14 urtetik beherako biztanleriaren % 11,7.

Hori dela eta, aurrekontuak herritarren bizitza hobetzeko erabiltzeko eskatu dio Fielek Markel Olano ahaldun nagusiari. Nabarmendu duenez, bere esku dago desberdintasun ekonomiko txikiagoa, aukera-berdintasun handiagoa, babes handiagoa, bizitza guztietarako etorkizun handiagoa, ekosistema anitza, osasuntsua, erresilientea eta indartua izango duen Gipuzkoa eraikitzea.

Arantza González koalizioko batzarkideak, bere aldetik, osoko zuzenketa justifikatu du kontu publiko horiek ez dutelako balio izango desberdintasun sozialen aurka borrokatzeko, ezta ingurumen arazoen aurka egiteko ere. Izan ere, bere diru-sarrerak fiskalitate bidegabe batean oinarritzen dira, gehien duenari mesede handiagoa egiten diona, eta gastuek ez dute balio sektore publikoa indartzeko, baizik eta pribatua. EAJren eta PSEren gobernuak uko egin dio gipuzkoarrentzat benetako justizia fiskala lortzeari.

EAJk eta PSEk uko egin diote diru sarrera handiagoak izateari politika publiko birbanatzaileak, bidezkoak, egonkorrak eta sendoak finantzatzeko, guztiok bizitza duina izan dezagun.

Hitzaldian, Gonzalezek Olanoren Gobernuari aurpegiratu dio 2022ko kontu publikoek koalizio-gobernuaren banaketari eta gobernu-akordioari erantzuten diotela, baina ez egungo beharrei eta aurre egin beharreko erronkei, Gipuzkoak inoiz izan duen aurrekonturik handiena izan arren. "Kopuruetan hala da, baina ez banaketan", adierazi du, eta "lan asko dago egiteke lurraldeko egiturazko desberdintasunak gainditzeko", gaineratu du

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input