Skip to main content

Aberri Eguna: Podemos Euskadiren komunikatua herrien elkartasunaren alde

Urtero bezala, Podemos Euskadin Aberri Egunaren ospakizuna partekatzen eta ospatzen dugu, aberasten gaituzten kultura eta hizkuntza propioaren aldareikapentzat ulertuta, eta aldi berean, lurralde komun batekiko jende aniztasun zabal eta askotarikoak partekatzen duen identitate sentimendu gisa.

Guretzat, alderdi egunak edozein jarrera baztertzaile gainditzen du, baita edozein adierazpen abertzale edo muturreko nazionalista ere. aberria, herri solidario gisa, jende anitz gisa eta elkar babesten eta zaintzen duen komunitate gisa hartzen duen ikuskera inklusiboa balioesten dugu.

Aberri bat non garrantzitsuena berdintasunaren, elkartasunaren, kohesioaren eta bakearen defentza den. Hau delako herria eraikitzeko benetako modua.

Podemos Euskadin uste dugu, igarotzen ari garen garai hauetan, Aberri Eguna jende ezberdinen eta herrien arteko elkartasunez ikustea dela euskal herritarrei eman diezaiekegun baliorik handiena.

Trumpen eta Netanyahuren garaia bizitzea tokatu zaigu, non imperialismoel eta kutsu autoritario eta belizistako nazionalismoek, nazioarteko ordena, gizs eskubideak eta beste herri batzuen subiranotasuna apurtzen duten. Eta Aberria herri gisa ulertzen dugunez, Euskadik beste herri batzuen aurkako erasoari erantzuten dio.

Euskadin, Israelgo estatuak Palestinako herriaren aurka egindako genozidioa, Iran eta Libanori aitortutako gerra inperialista, Putinek Ukrainan egindako inbasio belikoa eta Venezuela bezalako estatu subirano bateko presidentearen bahiketa salatzen ditugu.

2026ko Aberri Egun honetan, gure lurraldean normalizazioan eta bizikidetzan urratsak ematen jarraitzeko konpromisoaren alde gaude, gure autogobernurako eskubide legitimos bizitza proiektu komun bat eraikitzeko aukeratzat ulertuta, desberdintasunak gainditzeko bide gisa, gure zailtasunak arlo publikotik aurre egiteko modu gisa. Pairatzen ditugun osasu krisia, krisi ekonomikoa, ekologikoa eta etxebizitza krisia, herritarrentzat banderen arteko liskarrak baino garrantzitsuagoak dira.

Aberri egun honetan era kanpora begiratu nahi dugu, mugak gainditu nahi ditugu, eta horregatik ahotsa altxatzen dugu beste herri batzuek pairatzen duten sufrimenduaren aurrean, herri horien nortasuna eta subiranotasuna errespetatzen ez delako. Imperialismosren aurrean, herrien arteko elkartasuna. Aberria ez da guerra. Gerrari ez!

Euskal Aberriaren egunean berriro diogu gure aberria jendea dela. Eta gure baloreak errespetua, elkartasuna, justizia soziala, giza eskubideak eta bakea.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input