Skip to main content

"Bada garaia Irungo Udalak alarde publiko eta parekidea antola dezan guztiontzat"

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak Alarde parekideari babesa eman dio igande honetan Irunen, alderdiko beste kargu instituzional eta organikoekin batera. Garridorekin batera izan dira, besteak beste, Miren Echeveste Elkarrekin Podemosek Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailea eta Thania Pazos Irungo Elkarrekin Podemoseko zinegotzia. Azken horrek hiriko bandera eman dio aurten Alarde publikoari. Mariví Eizagirre batzarkidea eta David Nuño Irungo Udaleko bozeramailea ere bertan izan dira.

Pilar Garrido: Gaur, urtero bezala, alarde parekideari babesa ematera etorri gara. Azken urteetan jaiak berdintasunean gozatzeko urratsak eman badira ere, urrats garrantzitsuak eskatu behar ditugu erakunde publiko guztietatik, kasu honetan Irungo Udaletik.

Jarraitzen dugu aldarrikatzen Irungo Udalak konpromisoa har dezala berdintasunezko alarde publiko bat antolatzeko guztiontzat. Ordua da. Irun adibide bat izan daiteke Euskadin gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean jaien gozamenean aurrera egiten ari dela erakusteko, eta, gainera, eskuin muturra aurrera egiten ari den une honetan, eta bere jarrera antifeministarekin emakumeei eskubideak kentzen saiatzen ari den une honetan. Irunek adibide bat eman behar du. Udalari berriro eskatuko diogu alarde publikoa eta parekidea antola dezala, hori baita tokatzen zaiona.

Thania Pazos: Ohorea da hiriko bandera tradizioaren, festaren eta berdintasunaren konbergentzia ahalbidetzen duen alarde bati ematea. Pausoak eman dira, baina gehiago eman behar dira, behin betikoa, Udalak guztiontzako Alardea antola dezan, eta gure taldetik ahal dugun guztia egingo dugu horrela izan dadin.

Miren Echeveste: Gure babes osoa Irunen tradizioa, berdintasuna eta jaia batzen dituen alardea izatea ahalbidetzen dutenei. Bitartean, Irungo Udalak bi urte daramatza Berdintasun Planik gabe, Emakundek argi utzi zuelako Alarde parekideari buruzko ekintzaren bat jaso behar zuela.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input