Skip to main content

Bada garaia Osakidetzak modu eraginkorrean bere gain har dezan haurdunaldiaren borondatezko etenduren praktika osasun publikoan

Podemos Euskadiren manifestua abortu legal, seguru eta irisgarri baten aldeko  ekintza globalaren egunean

Gaur, irailak 28, bat egiten dugu emakume eta pertsona guztiek beren gorputzei buruz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen duen ahots globalarekin. Abortua ez da soilik osasun kontua: giza eskubideen, justizia sozialaren eta berdintasunaren kontua da.

Euskadin, Haurdunaldiaren Borondatezko Etendura (HBE) legez aitortutako eskubidea bada ere, praktika erreala itundutako klinika pribatuei dagokie oraindik ere, Osakidetzan baliabiderik ez dagoelako. Egoera horrek desberdintasunak sortzen ditu sarbidean, beharrezkoak ez diren joan-etorrietan eta gure osasun sistemak eskaini beharko lukeena baino arreta ez hain integralean, eta emakume asko traba burokratikoei aurre egitera eta prozesu hori bakardade eta estigma handiagoarekin bizitzera behartzen ditu.

Podemos Euskadin uste dugu osasun publikoak eskubide hori bere gain hartu behar duela erabat, eta hori posible egingo duten baliabide materialez eta giza baliabideez hornitu behar dela. Zentro pribatuetara sistematikoki bideratzea ezin da arau bihurtu Abortua funtsezko osasun zerbitzua da, eta sare publikoan egin ahal izan behar da, bitarteko, profesional prestatu eta laguntza duinarekin.

Horregatik, Podemos Euskadik honako hau aldarrikatzen du:

    • Osakidetzak osasun publikoan HBEak modu eraginkorrean bere gain hartzea.

    • Baliabide nahikoak arreta integrala eta hurbila bermatzeko, justifikaziorik gabeko desplazamendurik gabe.

    • Sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko prestakuntza espezifikoa osasun-langile guztientzat.

    • Sexu-hezkuntza integrala, gazteei erabaki aske eta informatuak hartzeko aukera emango diena.
 
Norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea ezin dute baldintzatu bizilekuak, baliabide pribatuen eskuragarritasunak edo profesional batzuen objekzio indibidualek. Askatasunak eta berdintasunak bermeekin erantzungo duen osasun-sistema publikoa behar dute, salbuespenik gabe. Euskadin, munduko edozein lekutan bezala, zaintza, askatasuna eta duintasuna erdigunean jarriko dituen sistema bat behar dugu.

Gaur kolektibo feministen ahotsarekin bat egiten dugu, Euskadi emakumeen eskubideen defentsan erreferente izan dadin eskatzeko, erabakitzeko benetako eskubidea izan dadin, eta ez oztopo-lasterketa bat. Podemos Euskadin lanean jarraituko dugu abortua bermatuko duen sare publiko baterantz aurrera egiteko.

Abortu libre, seguru eta publikoa Euskadin. Erabakitzea gure eskubidea delako.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input