"Bada garaia Udalak berdintasunezko espazio bat berma dezan Alarde berean desfilatu nahi duten Hondarribiko emakume eta gizonentzat"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, Thania Pazos Feminismoen idazkaria, Miren Echeveste Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea, Marivi Eizaguirre batzarkidea eta alderdiko beste kargu batzuk Hondarribian izan dira astelehen honetan, irailak 8, Jaizkibel konpainiako emakume eta gizonei babesa adierazteko
🗣"Podemos Euskadin babes osoa ematen diegu Hondarribiko Alardean emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartzea aldarrikatzen duten milaka pertsonei.
Era berean, adierazi nahi dugu tamalgarria iruditzen zaigula HAOSEk alkatetzaren dekretuari buruz erakutsi duen jarrera, bai iaz, bai aurten.
Eta ikusitakoak ikusita, argi geratzen da ez daudela ezer aldatzeko prest emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartzea onartzeko.
Beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere alkateari jakinarazi diogu beharrezkoa dela Hondarribiko gizartea lehenbailehen deitzea 2026rako berdintasunezko Alarde publiko bat antolatzeko, Udaletik. Berdintasunak ezin du gehiago itxaron Hondarribian.
Datorren urtean hogeita hamar urte beteko dira emakumeek Alardean eskubide osoz parte hartzea eskatu zutenetik eta Alardeak oinarrizko eskubide hori ukatu zien, jaietan berdintasun arazo larri bat betikotuz.
Bada garaia Udalak berdintasunezko espazio bat berma dezan Alarde berean desfilatu nahi duten Hondarribiko emakume eta gizonentzat"
PODEMOS Ahal Dugu