Skip to main content

"Sinestezina bada ere, 30 urte geroago ere, jaiak ez ditugu oraindik berdintasunean ospatzen"

Podemos Euskadik Alarde Parekideari babesa adierazi dio gaur. Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi Richar Vaquero, Feminismo idazkaria eta Irungo zinegotzi Thania Pazos, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Etxebeste eta alderdiko beste hainbat ordezkari gaur Irungo Alarde Parekideari babesa adierazi dion ordezkaritzaren parte izan dira.

Thania Pazosek Irungo bandera eman dio gaur Alarde Parekideari.

"2026an gaude. Sinestezina dirudi, baina dagoeneko 30 urte igaro dira, eta ia-ia berdin jarraitzen dugu. Aurrerapauso gutxi egin dira, eta egin direnak Irungo gizarteak bere burua antolatu duelako eta gure jaietan zein kaleetan berdintasuna defendatu duelako izan dira. Udalak, berriz, aspaldi hartu beharko zukeen erabakia hartu gabe jarraitzen du: emakumeek zein gizonek baldintza beretan parte hartu ahal izango duten Alarde Parekidea antolatzea.

Horren ondorioz, gainera, herritarren zati batek oraindik ere ezin du eguerdian San Martzialera igo botoa egitera; izan ere, jaietan berdintasuna defendatzen dugunok ordu horretan Alarde Parekidean desfilatzen ari gara. Beraz, beste oztopo bat da hori: jaiak berdintasunean ospatu ezin izateaz gain, 30 urte igaro ondoren ere jaiak osorik bizi ezin izatea. Eta, benetan, sinestezina dirudi"

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input