Ione Belarraren eta Pilar Garridoren hitzaldiekin ireki zen Barakaldoko BECen 'Begirada Zabalak' topaketa, eta 'lan duinari buruz' Yolanda Díaz, Unai Sordo, María Eugenia Palop eta Roberto Uriarteren arteko eztabaidarekin amaitu zen goizeko jardunaldia. Arratsaldean, militanteei bideratutako jarduera izan zen, eta bertan, 2023ko udal eta foru hauteskundeei begirako proposamen eta politika estrategikoak jorratu ziren, hainbat tailer eta topaketekin
Podemos Ahal Dugu-k Begirada Zabalak topaketa egin zuen larunbatean Barakaldoko BECen. Bertan, militanteekin eta gizarte zibilarekin batera etorkizuneko erronkak jorratu zituen hainbat eztabaida, hitzaldi, tailer eta zirkulu-topaketatan. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusi eta Gizarte Eskubide eta Agenda 2030erako ministroa, Yolanda Díaz bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa, Maria Eugenia Palop eurodiputatua, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusia, Pilar Garrido diputatu eta Euskadiko koordinatzaile nagusia, Juantxo Lopez de Uralde eta Roberto Uriarte euskal diputatuak eta Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, besteak beste.
Goizeko jardunaldian hainbat eztabaida egin eta hitzaldi eman ziren, hezkuntza publikoaren erronkei, zainketen ekonomiari, planetaren mugei, etxebizitza eskuratzeari edo lan duinari buruz hausnartzeko. Arratsaldean, militantziara bideratutako bigarren zati bat egin zen, eta bertan, 2023ko udal eta foru hauteskundeei begirako proposamen eta politika estrategikoak aztertu ziren, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatuak parte hartu zuen tailerren eta zirkuluen topaketen bidez.
Ekitaldia Ione Belarra eta Pilar Garridoren esku-hartzeekin hasi zen, eta horren ondoren, lau hitzaldi eman ziren:
"Hezkuntza publikoaren erronkak" hitzaldia eman zen eta partaideak hauek izan ziren: Susana Andino (STEILAS), Lurdes Imaz (EHIGE), Sabin Zubiri (Herri Ekimen Legegilearen bultzatzailea) eta Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos IUko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean) partaide.
Hauek izan ziren “zainketen ekonomia” gaiaren partaideak: Laura Gómez, Berdintasun Politiketan aditua; Matxalen Legarreta, Denbora Aurrekontuen Inkestakoa (DAI); Oihana Sagastibeltza, ITP-PCBko langilea; eta Mariví Eizagirre, Donostiako Podemos Ahal Dugu-ko koordinatzailea eta Gipuzkoako batzarkidea.
“Planetaren mugak” gaiaz hitz egin zuten Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatu eta Aliantza Berdeko koordinatzaile federalak, Lorea Flores Euskadiko Greenpeaceko arduradunak, Laura Benitez Seo/Birdlife elkarteko ordezkariak eta Xabier Benito Elkarrekin Podemos IUko Bizkaiko batzarkideak.
“Etxebizitza eskuratzea: egungo arazo bat” gaia landi zuten Miguel Virizuela ekonomialariak, Manuel Gabarre abokatuak, Laura Barrio Madrilgo Etxebizitza koordinatzaileak eta Podemos Ahal Dugu-ko Etxebizitzarako idazkariak eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea David Rodríguezek.
Goizeko jardunaldia 13:00etan itxi zen “Lan duina, bizitza berria” eztabaidarekin, Yolanda Díazen, María Eugenia Palopen, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiaren artean eta Roberto Uriarte moderatzaile lanetan.
Podemos Ahal Dugu-k abian jarritako 'Rumbo 2023 Bidean' ekimenaren barruan kokatzen da arratsaldeko jarduera. Uztailean hasi zen topaketa arrakastatsu batekin Zarautzen, datozen udal eta foru hauteskundeetarako proposamenak militantziarekin partekatzeko xedeaz. Hala, hainbat tailer egin ziren komunitatearen eskaerak identifikatzeko eta horiek programa bihurtzeko, sareetan komunikatzeko eta ikuspegi feminista eta LGTBI duten udal-politikak lantzeko, besteak beste. Horrez gain, topaketak egin ziren tokiko planak eta ekintza kolektiboetako planak trukatzeko.
Jardunaldia covid-19aren osasun krisiaren aurrean ezarritako osasun-arauak betez egin zen, eta hainbat gizarte-taldek modu aktiboan hartu zuten parte; hala nola, Alboan, Sodepaz, Sociocracy for all, Bidezko Elikadura & Ehige eta Bakea eta Elkartasuna sozietateek parte hartu zuten ekitaldian, baita Euskadiko CCOO ere.
PODEMOS Ahal Dugu
Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D
Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34
Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1