Podemos Euskadi Gernikako Azken Asteleheneko azokara joan da, lehen sektoreari babesa adierazteko
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi Richar Vaquerok baserritarren produktuentzako bidezko prezioak ezartzeko, ustiategi txikientzako laguntzak emateko eta jantoki publikoetan tokiko produktu gehiago eskaintzeko beharra defendatu du
Podemos Euskadi gaur izan da Gernikako Azken Asteleheneko azokan, lehen sektorearekiko konpromisoa adierazteko eta baserritarrei babesa emateko. «Lehen sektoreaz hitz egitea gure elikaduraz, gure herriez eta zer ekoizten dugun eta zer jaten dugun erabakitzeko dugun gaitasunaz hitz egitea da», nabarmendu du Richar Vaquerok, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Bizkaiko udalerrian.
“Bada sakonki bidegabea den zerbait: gure elikagaiak ekoizten dituztenek hilaren amaierara iristeko zailtasunak izatea, enpresa handiek haien ahaleginarekin negozioa egiten duten bitartean. Supermerkatuan gehiago ordaintzeak lurra lantzen eta abereak zaintzen dituztenek ordainsari bidezkoa jasotzea ekarri beharko luke”, adierazi du.
Egoera horren aurrean, Podemos Euskadik baserritarren produktuentzako bidezko prezioak ezartzeko, ustiategi txikientzako laguntzak emateko eta jantoki publikoetan tokiko produktu gehiago eskaintzeko beharra defendatzen du. “Gure baserritarrak defendatzeak erabakiak hartzea eskatzen du. Eta haien interesek enpresa handien interesekin talka egiten dutenean, argi dugu zeinen alde gauden: herri hau elikatzeko lan egiten dutenen alde”, azpimarratu du Vaquerok.
PODEMOS Ahal Dugu