Skip to main content

"PSE EAJren interes espekulatzaileen menpean dago eta ez du bere hitza bete etxebizitza eskubidea bermatzeko eta Estatuko legea aplikatzeko”

David Rodríguez batzarkide taldeko bozeramailearen ustez, Arabako Foru Aldundiak gehiago egin dezake etxebizitzarako eskubidea bermatzeko fiskalitatean dituen eskumenak erabiliz

Elkarrekin Araba batzarkide taldeak Arabako Batzar Nagusiek etxebizitzak alokairuen merkatura arrazoizko prezioari ateratzeko proposamena defendatu du. Gainera, PSEri “EAJren interes espukalatzaileen menpean” egotea eta etxebizitza-legea aplikatzeko emandako hitza ez betetzea leporatu dio.

Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioak Aldundiak “metxebizitzarako eskubidea bermatzeko legearen araberan OHZ eta PFEZ zergei lotutako beharrezko aldaketak” datorren kanpainia fiskalerako egin ditzala eskatzen zuen bere proposamenean.

David Rodriguez koalizioaren bozeramailearen araberan, gaur egun etxebizitzen ohiko alokairuak alokairu turistikoak edo etxebizitzen salmentak baino tratamendu fiskal okerragoa jasotzen du. Bere ustez, foru gobernuak gehiago egin dezake etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko, prezioak murrizten lagunduz tratamendu fiskal hobearekin. Gaur egun, EUSTATen datuen arabera, Arabako alokairuaren batez besteko prezioa 693 eurokoa da, baina higiezinen atarietan, etxebizitzen erdiak baino gehiago 1.000 eurotik gorakoak dira.

Gainera, Rodriguezek PSEri aurpegiratu dio estatuan eta baita Eusko Legebiltzarrean ere gauza bat esatea eta Batzar Nagusietan eta udaletan kontrakoa egitea. "PSE EAJren interes espekulatzaileen menpean dago eta ez du hitza betetzen etxebizitza eskubidea bermatzeko eta Estatuko legea aplikatzeko. Berriro ikusten ditugu sozialistak jeltzaleei euren erabaki politikoak markatzen uzten, zentro-eskuineko politikak egitera arrastatuta ikusten ditugu ", ondorioztatu du David Rodriguezek.

 PODEMOS Ahal Dugu

18 Urria 2023

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input