Skip to main content

"Genozidio hau gertatzen da guk isilik gaudelako, ezer egiten ez dugulako. Hau duintasunaren aldeko ekimen bat da, Israelek bere krimenengatik ordain dezan lortuko duena"

🇵🇸Podemos Euskadiko ordezkaritza bat Bilbotik abiatuko da 'Gazara Nazioarteko Martxa'-n parte hartzeko; martxa hori Egiptotik irtengo da Rafahko mugaraino

Alberto Villareal (Podemos Euskadiko Osasun arduraduna) komunikabideei adierazpenak egin dizkie, Podemos Euskadiko zuzendaritzako kideen babesean, hegaldia hartu aurretik. Lehenago, goizeko lehen orduan, ordezkaritzaren zati bat abiatuko da, besteak beste, Maite Gartzia koordinatzaile nagusiaren albokoa.

🗣"(...)Gazara Martxa duintasunaren aldeko martxa bat da, Gazako muga-blokeoa apurtzea helburu duena, laguntza humanitarioa, mediku-hornidurak eta oinarrizko laguntza bertara iritsi daitezen, palestinar herria erabat desagerrarazi ez dadin. 50 kilometro egingo ditugu oinez Egiptoko basamortuan barrena; ondoren, bi eta lau egun arteko kanpaldi bat egingo dugu presio nahikoa sortzeko, Egiptoko agintariekin negoziatu eta laguntza humanitarioa sartzen uzteko.

Guztira, 52 nazionalitatetako 3.500 lagun inguru izango gara Martxan parte hartuko dugunak. Hainbat plataforma eta alderdi batu dira ekimen honetara. Horien artean, Podemos alderdia elkartasun osoz batu da Martxara; hasieratik gauzak bere izenez deitu ditu: Gazako genozidioa salatu du, baita Israelen gerra-krimenak ere. Ezin da Israelen irudia zuritu kulturaren, kirolaren edo beste hainbat esparruren bidez. Ezin da onartu arma salerosketa Israelekin.

Ezin dugu onartu Israelek doan ateratzea. Palestinar herritarrak desagerrarazten ari da, eta hori ez da urriaren 6an hasi: Nakba baino lehenagotik datorren garbiketa etniko baten parte da.

Martxan egon behar dugu blokeoa amaitzeko. Bertan izango da ere Podemos Euskadi-ko koordinatzaile laguntzailea, Maite Gartzia.

Garrantzitsuena ez da martxa bera, baizik eta haren helburua: blokeoa amaitzea, laguntza Gazako biztanleengana iristea, palestinarrak hiltzeari uztea. Israelen estrategia ez da soilik bonbekin hiltzea, baizik eta gosez eta gaixotasunez ere bai. Gosea eta osasuna gerra-arma gisa erabiltzen ditu.

Genozidio hau gertatzen da guk isilik gaudelako, ezer egiten ez dugulako. Hau duintasunaren aldeko ekimen bat da, guzti honi aurre egin eta Israelek bere krimenengatik ordain dezan lortuko duena.(...)"

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input