Podemosen hautagaitzak Euskadin, azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako
Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako, Podemosen Kongresurako hautagaitzen buru izango dira Maite Gartzia (Gipuzkoa), Garbiñe Ruiz (Araba) eta Jose Manuel de Pablos (Bizkaia).
Maite Gartzia Podemosen Estatuko Batzorde Betearazleko kidea da, eta 2030 Agendako idazkari kargua du bertan. Errenteriako Udaleko alkateorde eta Kultura eta Liburutegiko zinegotzi ordezkaria da.
Garbiñe Ruiz Gasteizko Udaleko zinegotzia da duela zazpi urtetik, eta, gainera, egungo legegintzaldian udal taldeko bozeramailea da. Podemos Euskadiko hainbat autonomia-mailako organotako kide izan da, eta Feminismoen eta LGTBI+ arloko idazkaritza nahiz Kulturaren arduradun izateko ardura izan du, besteak beste.
Jose Manuel de Pablos Elkarrekin Podemosen zinegotzia da Santurtziko Udalean, eta Podemosen Estatuko Herritarren Kontseiluko (CCE) kidea.
Bestalde, Euskadiko Senaturako Podemosen hautagaitzen buru izango dira Yolanda Martín (Gipuzkoa), Juan Miller (Araba) eta Miguel Fernández Marcos (Bizkaia).
Yolanda Martín Podemos Euskadiko Herritarren Autonomia Kontseiluko (CCA) kidea da, eta Gipuzkoako zirkulu-sarearen arduraduna. Erakunde-mailan, Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkaria da.
Juan Miller sindikatu-aktibista da, eta Enviserren egiten du lan. Enviser Gasteizko Udaleko lorezaintza-zerbitzua kudeatzen duen azpikontrata da. Miller berriro hartu eta kalte-ordaina eman behar izan zioten, Lan Arloko Epaitegiak haren kaleratzea baliogabetzat jo ondoren. Izan ere, langileek hilabete luzez lan-baldintzen defentsan egindako greba-eskubidea urratu zen kaleratze horren bidez.
Miguel Fernández Podemosen militantea da, Bizkaian oso aktiboa, eta orain beste urrats bat egingo du alderdiarekiko konpromiso politikoan, Bizkaiko Senaturako hautagaitzaren buru izanik.
PODEMOS Ahal Dugu