Skip to main content

Podemos Euskadik sinadurak biltzen ditu EBri Israelekin duen Elkartze Akordioa eteteko eskatzeko

Bihar mahaiak jarriko ditu Euskadiko hainbat udalerritan, Podemos alderdia kide den Ezker Europarraren Aliantzak sustatzen duen Justizia Palestinarentzat Europako herri-ekimenaren kanpainaren barruan sinadurak biltzeko

Halaber, Podemosek azpimarratuko du Euskadik Israelekin eta haren gobernuarekin lotutako enpresekin duen merkataritza-harreman oro amaitu behar duela, eta Netanyahuren gobernu genozidaren zuriketa kultura eta kirolaren bidez eragotzi behar dela

Podemos Euskadik bihar, larunbata, kalera aterako da Euskadiko hainbat udalerritan sinadurak biltzera, Europar Batasunari Israelekin duen Elkartze Akordioa osorik eteteko eskatzeko, eta, horrela, EBk Netanyahuren estatu genozidarekin duen konplizitatea amaitzeko.

Sinadura-bilketa Podemos kide den Ezker Europarraren Aliantzak sustatutako Justizia Palestinarentzat Europako herri-ekimenaren kanpainaren barruan kokatzen da; ekimen horren baitan, informazio-mahaiak jarriko dira estatu osoan.

Euskadin, Podemosek eguerdian jarriko ditu mahaiak Bilbon, Leioan, Sestaon, Elorrion, Getxon eta Errenterian, ekimenaren berri emateko eta herritarren sinadurak biltzeko, Europar Batasunak EB-Israel Elkartze Akordioa osorik eten dezan eskatzeko. Izan ere, Netanyahuren gobernuak giza eskubideen urraketa sistematikoak egiten jarraitzen du Palestinako herritarren aurkako genozidioarekin, Europako erakundeen konplizitatearen artean.

Israelek hilketa-politikari eusten dio; laguntza humanitarioaren blokeoa gerra-metodo gisa erabiltzen du; biztanleriaren lekualdatze masiboak eragiten ditu; Gazako ospitaleak eta instalazio medikoak suntsitzen ditu… Hala ere, Europar Batasunak ez du eten Elkartze Akordioa, zeina Israelekin duen lankidetza ekonomiko, politiko eta zientifikoaren oinarri nagusia baita. Eta hori guztia, akordioak giza eskubideekiko errespetua eskatzen duen klausula jasotzen duen arren.

Europako herri-ekimen honen helburua behar adina sinadura biltzea da, Europako Batzordea Israelekin duen Elkartze Akordioa hausteko eskaera eztabaidatzera behartuta egon dadin. EBk ezin du beste aldera begira jarraitu; konplizitate horri amaiera ematea beharrezkoa da Palestinarentzat benetako justizia egon dadin.

Euskadiren kasuan, Podemosek informazio-mahaietan azalduko du, gainera, Israelekin eta haren gobernuarekin lotutako enpresekin merkataritza-harreman oro amaitu behar dela. Horrek esan nahi du kontratazio publikoetan zero harreman egotea eta Israelekin dauden proiektu guztiak etetea, hala nola CAF enpresak gauzatzen duen Jerusalemgo tranbiaren proiektua; nazioarteko zuzenbidearen arabera legez kanpo okupatutako lurraldeak zeharkatu eta lotzen ditu proiektu horrek. Euskal industria defendatu behar da, baina inoiz ez kriminalekin negozioa eginez.

Era berean, Podemos Euskadik azpimarratuko du Israel kultura eta kirolaren bidez zuritzeko saiakerak amaitu behar direla.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input