Podemos Euskadik Eibarren adierazi du bere gaitzespen irmoa udal lokal bat doan zezenzale elkarte bati lagatzeagatik: “Herritarrak handitasuna erakutsi zuen duela 15 urte zezenketa utzita, eta orain irain egiten zaio lagunkeria politikoagatik”
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi Richar Vaquero buru izan da Eibarko Udalak neurria onartu aurretik Euskal Herriko Animalien Babeserako Federazioak antolatutako protestako elkarretaratzean parte hartu dutenen artean: “Animalien tratu txarrak sustatzen eta goratzen dituenari saria ematea animalien eskubideak defendatzen dituzten guztientzat irain larria da”
Isabel Fernández Pejenaute udal bozeramaileak salatu duenez, hiriko gizarte, kultura eta kirol arloko hainbat elkartek urteak daramatzate udal lokal baten eskaeran arrakastarik gabe, eta, bitartean, zezenzale elkarteari eskaera egin eta bi hilabetera eman zaio eskatutako espresuki lokal bera: “Agian ez dituzte lagun egokiak”
Gaur, Podemos Euskadik argi eta garbi adierazi du Eibarko Udalak Pedrucho Eibarresa izeneko zezenzale lagunarteari udal lokal bat doan lagatzeko hartu duen erabakiaren aurkako jarrera. Lehenik eta behin, Eusko Animalien Babeserako Federazioak (Euskanbafed) deitutako protestaren bidez egin du, udalbatzarra hasi aurretik, eta bertan izan dira Podemoseko koordinatzaile nagusia, Richar Vaquero; koordinatzaile nagusi ordea, Maite Gartzia; zuzendaritzako kideak eta beste hainbat kargudun eta militante. Gero, udal batzarrean, bozeramaile Isabel Fernandez Pejenautek hartu du hitza, eta salatu du “Udalak lagunkeria politikoagatik” jokatu duela, “15 urte baino gehiago igaro ondoren, zezenzale elkarte bati lokal bat emanez, zezen plazaren itxieraren ostean”.
Fernandez Pejenautek azpimarratu du hamar urterako doako lagapena –hornikuntza eta konponketa gastuak barne– bi norabidetako iraina dela: alde batetik, urteak daramatzaten udal lokalik gabe diharduten Eibarko elkarte eta kolektiboentzat; eta bestetik, oro har eibartar guztientzat eta animalien eskubideen aldeko pertsonentzat.
“Eibarko herriak berak baztertu zuen zezenketa, inolako mobilizaziorik gabe. Animalien tratu txarrak entretenimendu bihurtzen dituzten ekitaldi horiek berez desagertu ziren herritarren interesa galduz. Orain, berriz, animalien tratu txarra sustatzen eta goratzen duen elkarte bati saria ematen zaio. Udal gobernu honek artetzat jotzen duen heriotza artearen bidez tratu txarra ematea saritzea onartezina da”, adierazi du.
Era berean, salatu du Udal Gobernuak zezenzale elkarteak eskatu zuen lokal bera eman diola: 75 metro koadro ingurukoa eta hirigunean kokatua. Bozeramaileak gogorarazi duenez, elkarte horrek urte luzez izan zuen buru “zezenketen zale amorratua eta goi-mailako PSE-EEko kargu bat”. “Honek izena du, eta ondo dakigu zein den”, esan du. Zentzu horretan, salatu du beste elkarte askori lokalaren eskaera etengabe ukatu izan zaiela: “Agian ez dituzte lagun egokiak”.
Fernandez Pejenautek ohartarazi du lagapena iritsi dela elkartea Interes Publikoko Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen Erregistroan onartu eta bi hilabetera. Udalaren txostenak elkartea interes publikokokotzat hartzeko emandako arrazoi bakarra da “jarduera programa bat prestatzen duela, udalari jakinaraziz eta agintariak gonbidatuz”.
“Zezen plaza 2009an itxi zen behin betiko. Orduan herritarrek zezenketak baztertu zituzten, eta orain, 15 urte geroago, are zentzu gutxiago du lagapen honek. Lokala ematea elkartearekin hartutako konpromiso baten ondorio bada, eta elkartea interes publikokotzat jo bada baldintzak bete gabe, argi dago klase desberdinak daudela hirian”, azpimarratu du.
“Zezenketa ez da kultura, tortura baizik”, esan du bozeramaileak, eta zezenzale elkartea interes publikoko elkarteen erregistratik kentzea eskatu du.
Bestalde, Richar Vaquerok salatu du “onartezina” dela “Eibarren –eta ez dugu ahaztu behar zezenketarik egin ez den 15 urte baino gehiago daramagula– lokal publikoa doan eta zuzenean ematea zezenzale elkarte bati, animalien sufrimenduaz gozatzen duen bati. Eta, bitartean, udalerriarentzat benetan lan egiten duten elkarte askori lokalik ez ematea. Ezin dugu onartu animalien ongizatearen defentsan atzera egitea. Hau ez doa kulturaz; hau pribilegioez eta mesedez doa”, azpimarratu du.
PODEMOS Ahal Dugu