Hezkuntza publikoa, zainketen ekonomia, larrialdi klimatikoa, kalitatezko etxebizitza eta lan duina jorratuko ditu 'Begirada Zabalak' topaketa
Datorren larunbatean Barakaldoko BECen egingo den ekitaldian Ione Belarra, Yolanda Díaz, Unai Sordo, María Eugenia Palop, Pilar Garrido, Roberto Uriarte, Juantxo López de Uralde eta Miren Gorrotxategi izango dira parte hartuko dutenak hainbat eztabaidatan
Podemos Ahal Dugu-k datorren larunbatean Barakaldoko BECen egingo duen topaketan erronkak aztertuko ditu adituen eskutik. Hezkuntza publikoaren, zainketen ekonomiaren, larrialdi klimatikoaren erronkak, kalitatezko etxebizitza eskubide unibertsal gisa eskuratzea eta lan duina finkatzen duen lan-eredu bat lortzea
Gai horiek landuko dira “Begirada Zabalak” topaketan. Antolatuko diren jardueretan parte hartuko dute Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusi eta Eskubide Sozial eta 2030 Agendarako ministroak, Yolanda Díaz bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak, Maria Eugenia Palop eurodiputatuak, Pilar Garrido Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Juantxo López de Uralde eta Roberto Uriarte euskal diputatuek eta Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, besteak beste.
Aurreratzeko, aitzina joateko eta eraikitzeko asmoarekin, hainbat hitzaldi eta eztabaida programatu dira, eta herritarrentzako arazo nagusiei helduko zaie. Enplegua lortzea, hezkuntza publikoa, etxebizitza edo osasuna, edo trantsizio energetikoa erabakitasunez landu beharreko gaiak dira, milaka familiaren zaurgarritasun-egoera larriagotu duen osasun-krisiak eragindako egoera batean.
“Hezkuntza publikoaren erronkei buruz” arituko dira Susana Andino (STEILAS), Lurdes Imaz (EHIGE) eta Sabin Zubiri (Herri Ekimen Legegilearen bultzatzailea), Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos IUk Eusko Legebiltzarreko bozeramailearekin batera.
Pertsona ardatz izango duen “zaintzen ekonomia” ezartzeko beharra izango da aztergai Laura Gómez Berdintasun Politiketan adituarekin, Oihana Sagastibeltza ITP-PCBko langilearekin, Matxalen Legarreta Denbora Aurrekontuen Inkestaren (DAI) ordezkariarekin eta Isabel González Elkarrekin Podemos IUko legebiltzarkidearekin.
Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatu eta Alianza Verdeko koordinatzaile federalak klima aldaketaren aurka erabakitasunez jarduteko beharraz ohartaraziko du “Planetaren Mugak” ponentzian, Lorea Flores Greenpeaceko Euskadiko koordinatzailearekin eta Laura Benitez Seo/Birdlifeko ordezkariarekin batera.
Etxebizitzaren Lege berriaren onarpenaren atarian, Miguel Virizuela ekonomialariak, Manuel Gabarre abokatuak, Laura Barrios Madrilgo Etxebizitza koordinatzaileak eta Ahal Duguko idazkari eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile David Rodriguezek etxebizitza eskuratzeari buruzko hausnarketa egingo dute. ‘Etxebizitza eskuratzea : gaur egungo arazoa '.
Bestalde, Yolanda Díaz, Unai Sordo, María Eugenia Palop eta Roberto Uriarteren arteko eztabaida izango da 'Lan duina, bizitza berria' oinarri izango duen lan-eredua ezartzeko premiari buruz. Goizeko jardunaldiari hasiera emateko, Ione Belarra eta Pilar Garridoren arteko elkarrizketa izango da, eta Podemosek koalizio-gobernuan dituen erronkei buruz eta Podemos Euskadik alderdiaren barruan duen pisu eta berezitasunari buruz hitz egingo dute.
Jardunaldia covid-19aren osasun-krisiaren aurrean ezarritako osasun-arauak betez egingo da, eta hainbat gizarte-taldek hartuko dute parte modu aktiboan. Horri dagokionez, Alboan, Sodepaz, Sociocracy for all, Bidezko Elikadura & Ehige eta Bakea eta Elkartasuna entitateek laguntzaile gisa parte hartuko dute ekitaldian, Euskadiko CCOO sindikatuak bezala.
PODEMOS Ahal Dugu