Skip to main content

🇵🇸 "Gazara Martxa bertan behera utzi da, baina Egipton hasitakoa ezin da gelditu"

"Oso garrantzitsua den zerbait lortu dugu: Gazako genozidioari ikusgarritasuna ematea eta herri palestinarrari gure babesa erakustea. Ez gara hemen geldituko. Hau izan da lehen fasea, elkartasun- eta aktibismo-sare bortitz bat sortu dugun fasea; etorkizunerako oinarri sendo eta solidario bat eraiki dugu"

🎥Kaixo, bideo bat bidaltzen dizuegu, Kairon grabatua eta sare sozialetan argitaratua, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren ondoko Maite Gartziak eta alderdikoo osasun idazkari eta Martxako talde juridikoko kide den Alberto Villarrealek grabatua.

🗣 "Martxa Globala bertan behera geratu da! Oso garrantzitsua den zerbait lortu dugu: Gazako genozidioari ikusgarritasuna ematea eta herri palestinarrari gure babesa helaraztea. Ez gara hemen geldituko. Hau izan da lehen fasea, non elkartasun- eta aktibismo-sare bortitz bat sortu dugun, etorkizunerako oinarri sendo eta konprometitu bat ezarri dugu.

Testuinguru internazionalak eta aktibistek pairatzen ari garen jazarpen gero eta handiagoak horrela eskatzen dute. Kairora etorri diren 4000 lagunen segurtasuna lehentasun da!

Martxa Globalak berehala askatzea eskatzen du polizia sekretu egiptoarrak bahitu, jipoitu eta atxilotu dituen giza laguntzaileena.

Gure misio baketsuarekin lotutako pertsonen aurkako atxiloketa ilegalen eskalada etengabeari buruzko gure kezka sakona adierazi nahi dugu.

Egiptoko agintariekin lankidetzan aritu garen arren, tokiko eta eskualdeko legeak errespetatu ditugun arren, eta Egipton jarduerarik egitea ez dugula iragarri dugun arren, Egiptoko agintariek parte-hartzaileen aurkako jazarpena, atxiloketak eta tratu txarrak areagotu dituzte. Martxako zuzendaritzak eta parte-hartzaileek egiptar legeak betetzen jarraituko dute herrialdetik irten arte.

Azken egunotan, identifikaziorik gabe aritzen diren zibilez jantzitako agenteek hotel-gelak, kafetegiak, dendak eta kaleak utzarazi dizkiete parte-hartzaileei, inolako arrazoirik edo azalpenik eman gabe. Atxilotu artean nazioarteko giza laguntza arduradunak daude. Begiak estalita, eskuburdinez lotuta, galdekatuak eta modu basatian jipoituak izan dira.

Egiptoko agintariei eskatzen diegu atxilotuen osotasun fisikoarekiko errespeturik handiena izan dezatela, giza eskubideak bete daitezela eta herrialdea uzteko asmoa dutela eta bertan inolako ekintzarik burutuko ez dutela adierazi duten herritarren aurkako atxiloketak eten daitezela.

Egipton hasitakoa ezin izango da gelditu.

Gora Palestina aske!

IBAIAREN BESTALDETIK ITSASORA, PALESTINA ASKATUTA BIZI DADILA!!!"

SARE SOZIALAK

Maite Gartzia

La Marcha Global se desconvoca!
Hemos dado visibilidad al genocidio en Gaza, y mostrado al pueblo palestino que estamos con ellos. Hemos creado una red de solidaridad y activismo brutal, una base tremendamente sólida y solidaria para lo que viene.
Gora Palestina aske🇵🇸

https://x.com/maite_gartzia/status/1935033837815296497?t=5b53C5KLswbIRLiG6CVHDw&s=35

Alberto Villarreal

LA MARCHA A GAZA DESCONVOCADA. 
La represión nos ha superado pero no convencido.
Hemos aprendido, este movimiento irá creciendo y conseguiremos que Palestina, los derechos humanos y el ser humano y la paz sean la prioridad. 
Viva Palestina libre.

https://x.com/yugovaz/status/1935036508706070745

Podemos Euskadi

🇵🇸La Marcha a Gaza se desconvoca, pero lo que ha comenzado en Egipto ya no se va a poder parar.

Logramos algo muy importante: dar visibilidad al genocidio y mostrar al pueblo palestino que estamos con ellos. No nos vamos a parar aquí.

📽@maite_gartzia y @yugovaz desde El Cairo

https://x.com/PodemosEuskadi_/status/1935033775282340027

🎥Vídeo
https://we.tl/t-IOoLVAcALw

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input