"Garrantzitsua da Podemosek Europan ahots argia eta irmoa izatea bakearen eta eskubideetan aurrera egitearen alde"
Pilar Garridori elkarrizketa Herri Irratian
"Garrantzitsua da Europan ahots argia eta irmoa izatea bakearen eta eskubideetan aurrera egitearen alde. Irene Montero eta Isa Serra dira Europan nagusitzen den diskurtso belikoaren hausturarekin argitasun hori irudikatzen dutenak.
Argi eta garbi adierazi dugu bakearen eta eskubideetan aurrera egitearen aldeko diskurtsoa. Armamentuan inbertitzeak ez gaitu bakera eramaten. Gerrako ekonomia aitzakia ezin hobea da zerbitzu publikoak pribatizatzeko eta lan-baldintzak okertzeko.
Guk oso argi dugu helburua: garrantzitsuena bakea defendatzea da. Gerra-eskaladako ibilbide-orri honekin jarraituz gero, ez da etorkizunik izango. Ezin dugu pentsatu osasun publikoa edo etxebizitza eskubidea defendatzea gerra-ekonomia batean.
Alvise bezalako ultra batek hiru eserleku lortzeak zerikusia du egiten ari ez garenarekin. Geldirik dagoen gobernu bat badugu, jendeari ziurtasunik ematen ez diona, eskubideetan aurrera egiten ez duena, alfonbra gorria jartzen ari gatzaizkio ultraeskuinari.
Eskubideak bermatu behar dira, hala nola osasun publikoa, enplegu duina edo etxebizitza arrazoizko prezioetan eskuratzea. Ssegurtasuna eta ziurtasunak ematen dizkiegu gehiengo sozialei edo eskuinak eta eskuin muturrak aurrera egiten jarraituko dute. Koalizio-gobernua ez da konturatzen bere jarduerarik ezaren ondorioz herritarrek ez dutela beren premien erantzun gisa ikusten.
Lan ona egin dugu; lehen urrats garrantzitsua da, baina ez gara konformatzen. Zutik jarri gara, baina lan asko dago egiteko. Aurrera egin behar dugu jendearen interesetan eta bakearen eta eskubideen Europa baten defentsan.
EAJren eta PSEren arteko gobernu akordioa konpromiso faltagatik deigarria da: Hitz asko daude 'bultzatzeko', 'sustatzeko' edo 'aurrera egiteko', baina ez dago berme argirik Osakidetza edo etxebizitza bezalako funtsezko gaiei dagokienez.
Estatutu berria aspalditik gainditu gabeko gaia da. Ikusi beharko da ea gai garen meloi hau irekitzeko, Euskadik Estatuaren lurralde-antolaketan duen leku berria adosteko eta euskal herritarrentzat bizi-kalitate hobea ekarriko duen autogobernuan aurrera egiteko ".
PODEMOS Ahal Dugu