Skip to main content

“Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida historikoa izango da, euskal gizartearen enpatia, konpromisoa eta gizatasuna agerian utziko baititu Palestinarekin, giza eskubideekin eta bizitzarekin”

Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Richar Vaquerok, harrotasunez adierazi du San Mamesek gosea eta suntsipena pairatzen dituztenengana luzatutako eskua izango den partida hartuko duela: “Ez da banderen politikaz aritzea, baizik eta gizakiaren mina arintzea”

Podemos Euskadik presentzia handia izango du larunbat honetan norgehiagokan: 40 militantek zuzenean ikusi ahal izango dute partidua, alderdiak erositako eta bere oinarrien eskura jarritako sarreren zozketan sarituak izan ondoren

Podemos Euskadik adierazi du harrotasun iturri dela Euskadik larunbat honetan Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidua hartzea, izan ere, horrek erakutsiko baitu euskal gizartearen enpatia, konpromisoa eta gizatasuna Palestinarekiko, giza eskubideekiko eta bizitzarekiko.

Hala baieztatu du koordinatzaile nagusiak, Richar Vaquerok, sare sozialetan zabaldu den bideo batean, San Mamesen jokatuko den partida “historikoaren” harira; haren esanetan, “estadio bat baino gehiago izango da, elkartasunaren sinbolo bat izango da.”

Podemos Euskadik presentzia nabarmena izango du larunbatean San Mamesen, Palestinarekiko babesa erakusteko eta Israelek Gazan burutzen duen genozidioa salatzeko. Koordinatzaile nagusia, Richar Vaquero, eta Leticia Jiménez, antolakuntza-idazkaria, beste agintari, eragile sozial, kultural eta GKEekin batera egongo dira. Halaber, alderdiaren kargu organiko eta instituzional desberdinak, baita militanteak ere, harmailetan izango dira. Guztira, Podemos Euskadiko 40 militantek zuzenean ikusi ahal izango dute partidua, alderdiak helburu solidarioz erositako eta bere oinarrien artean zozketatutako sarrerei esker.

Alderdiaren kide eta militanteek elkarrekin joango dira San Mamesera. Podemos Euskadik guztiz babestu du ekimen hau, Palestinako herriarekin duen konpromiso sendoa agerian uzteko eta Israelekin harremanak etetea eta justizia eskatzea helburu hartuta. “Genozidioak eta giza eskubideen urraketek jarraitzen dute, eta ezin dugu Palestinaz isilik egon,” adierazi du Vaquerok.

“Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida babesten dugu, izan ere, partidu honen atzean izen-abizenak daude; familiek eta indarkeria, hondamendia eta genozidioaren pean bizi diren pertsonek osatzen dute errealitate hori,” gaineratu du.

Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du bildutako diru guztia Gazan lan egiten duen GKE bati bideratuko zaiola, eta helburua dela Israelen genozidioaren biktimak omentzea eta Palestinako herriaren aurkako sarraskia geldiarazteko eskatzea. “Partidu hau, batez ere, gosea eta suntsipena pairatzen dutenengana luzatutako eskua da. Ez da banderen politikaz aritzea, baizik eta gizakiaren mina arintzea,” azpimarratu du Vaquerok.

 


Koordinatzaile nagusiak azpimarratu du norgehiagoak erakusten duela kirolak duen ahalmena gizarteak elkartzeko eta kulturen artean zubiak eraikitzeko. “50.000 pertsona baino gehiago beteko dute San Mames; horrek asko esaten du gure gizarteaz: hemen bada enpatia, bada konpromisoa, bada gizatasuna,” esan du. “Larunbatean, Euskadi eta Palestina futbolera jokatuko dute… baina, batez ere, giza eskubideen eta bizitzaren alde jokatuko dute. Gora Euskadi eta Palestina askearen alde!”, amaitu du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input