"Euskadin bizi den jende guztiaren jatorriagatiko diskriminazioarekin amaitzen ez dugun bitartean, ez dugu gizarte benetan irekia eta inklusiboa izango"
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak arrazakeriari eta xenofobiari buruzko adierazpenak egin ditu gaur Durangon
"Gaur manifestazioa egingo dugu Bilbon, bihar Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna delako. Biharko egunean, 1960 urtean gertatu zen Sharpevilleko sarraskia (sharpvil). Bertan, Hegoafrikako poliziak 70 pertsona hil zituen, paseen legearen aurka manifestatzen ari zirela. Lege honen arabera, persona beltzek euren dokumentua erakutsi behar zuten zurien guneetara sartzeko.
Mugatu egiten zuen bere mugikortasuna, bere askatasuna.
Gaur ez dugu pase legerik. Apartheida amaitu da eta ez gara sistema politiko arrazista batean bizi.
Hala ere, aitortu behar dugu Euskadin, 2024an, batzuetan migratzaileek arriskuan ikusten dituztela berdintasun-eskubideak arlo batzuetan, adibidez lanaren, hezkuntzaren eta etxebizitzaren arloetan,
Gaur, denok arrazakeriaren aurka eta aniztasunaren eta inklusioaren alde agertuko gara. Baina Euskadin lana dugu egiteko: Euskadin bizi den jende guztiaren jatorriagatiko diskriminazio zehatz eta materialarekin amaitzen ez dugun bitartean, ez dugu gizarte benetan ireki eta inklusiborik izango.
Helburu horrekin, Elkarrekin Podemosen gure hauteskunde-programan sartu dugu tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren euskal legea onartzea".
PODEMOS Ahal Dugu