Skip to main content

'Euskadi Berria Eraikitzen, Horizonte 2030' hausnarketa-prozesuaren ondorioak aurkeztu dira

Pilar Garridok eta David Sotok hausnarketa kolektiboaren prozesutik sortu den dokumentua ezagutzera eman dute, Podemosen sorreraren hamargarren urteurrenarekin bat eginez.

Ekarpenen %68,2 azken dokumentuan sartu dira: ‘Ekonomia soziala eta berdea’ izeneko ardatza da proposamen gehien jaso dituena

Podemos Euskadik Euskadi Berria Eraikitzen hausnarketa irekiko prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu gaur, Bilbon, kargu politiko eta organikoekin batera, Podemosen sorreraren hamargarren urteurrenarekin bat eginez. Pilar Garrido Podemos Euskadiko idazkari nagusiak eta David Soto Antolakuntza idazkari eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak esparru politikoa indartzeko eta herrialde erronkei aurre egiteko proiektu politiko berri bat eraikitzeko egin den eztabaida kolektiboaren prozesuan jasotako ekarpenekin eman dute dokumentuaren berri.

Hausnarketa prozesua azaroan hasi zen, eta ekarpenak egin zitezkeen abiapuntuko dokumentuak zituen sei ardatz estrategikoetako bakoitzean, herri honek behar duen eraldaketa sozialera eramango duen bide orri politikoa modu kolektiboan eraikitze aldera: ‘Euskadi: egoeraren diagnosia’, ‘Zerbitzu publikoak bidegurutzean', ‘Ekonomia soziala eta berdea', ‘Zaintzarako eskubidea', ‘Lurralde eredua’ eta ‘Herrialdea aldatuko duen bilgunerako printzipioak eta balioak'.

Oro har, militantziaren eta gizarte zibilaren 150 proposamen baino gehiago jaso dira. Horien %68,2 azken dokumentuan sartu dira. Atzera botatako ekarpen gehienak dokumentuaren izaerarekin bat ez zetozen proposamenei dagozkie. Ekarpenen %55,7 indibidualak izan dira, eta % 44,3 kolektiboak, zirkulu eta mugimendu sozialetatik etorritakoak.

Ekarpen gehien jaso dituen ardatza Ekonomia sozial eta berdea izan da, proposamenen % 0,7 bildu baititu. Horiek posizionamendu ekonomikoari, lan merkatuari, kooperatibismoari, ekonomia berdeari eta trantsizio ekologikoari eragiten diete. ‘Euskadi: egoeraren diagnosia’ izeneko ardatzak ekarpenen %18,2 jaso ditu, eta ‘Lurralde eredua’ eta ‘Herrialdea aldatuko duen bilgunerako printzipioak eta balioak' izenekoek proposamenen %15,9 bildu dituzte. Azpimarratzekoa da, ‘Zaintzarako eskubidea’-ren esparruan, ekarpen gehienak kolektiboak izan direla eta, gainera, jasotako guztiak azken dokumentuan sartu direla.

Hainbat bidetatik jasotako ekarpenez gain, ‘Euskadi Berria Eraikitzen, Horizonte 2030’ prozesuan zehar topaketak eta hausnarketa kolektiborako eta ekarpenak biltzeko espazioak egin dira, Zirkuluen topaketekin eta tokiko eta lurraldeko lan-jardunaldiekin. “Parte-hartze maila oso zabala izan da prozesu osoan. Lortutako erantzuna oso garrantzitsua da eta Euskadin aldaketarako dagoen gogoa eta bertan modu aktiboan parte hartzeko interesa erakusten du”, azpimarratu dute Garridok eta Sotok.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input